Nabigatzen ari nintzela, albiste bitxi batekin egin dut topo, non gai zerrenda bat eskaintzen den, blogariok agortua dugunerako ganbara. Hona zenbait gai zertaz idatzi:
- Prentsa oharrak.
- Eguneko pentsakizunak.
- Produktu konparazioak.
- Iritziak gai baten inguruan.
- Propaganda zure zerbitzu edo produktuaren gainean.
- Hausnarketak azterketa baten inguruan.
- Loturak antzeko produktuekin.
- Eskatu jendeari probatzeko produktu bat.
- Partekatu esperientzia onak eta txarrak kontsumitzailearen ikuspegitik.
- Aholkuak eskaini.
- Informazioa eskaini zure inguru eta bidaiei buruz.
- Eskaini ideia sortzaileak zure negozioaz.
- Partekatu informazioa inguruko gertakizun edo erakustazokez.
- Azken berriak.
- Eskaini iradokizunak, FAQ edo laguntza.
- Informazioa eguneratu zure webgunearen azken berrikuntzei buruz.
- Informazioa eskaini proiektuen gainean.
- Nola kudeatu krisiak.
- Azaldu zelan bezero batek erabiliko lukeen zure produktu bat.
- Hobekuntzak zure produktuetan.
- Hitz egin zure etxeko animaliaren gainean.
- Feedbacka bezeroengandik.
- Informazio trukea.
Nire gusturako, gehiegitxo lerratua enpresa ikuspegirantz.
Sormena agortuta badaukagu, zergatik bilatu behar ditugu ideiak derrigorrez? Gure bloga “hilda” badago hilabete, horrela egon dadila! Nire amak diñoen moduan: “hacer por hacer”, kasu honetan “escribir por escribir”.
Arrazoia.