Esker oneko hitzak minbizia gaindituta

Lagun bat dut minbizia izan duena. Linfoma bat, nik bezala. Orain dela hilabete inguru hartu zuen azken kimio dosia, eta medikuak esan dio erabat garbi geratu dela. Atzo lerro hauek idatzi zizkidan:

  • Lerro hauen bidez eskertu egin nahi nian Medikuak esan dit minbizia dudala liburua irakurleon eta, bereziki, linfomadunon esku jartzeagatik. Aldean edukitzeak sekulako mesede egin zidak, minbizia nuela jakin nuenean gaitzaren nondik-norakoa eta garapenaren aurrean nire burua kokatzen lagundu zidalako eta, gainera, tratamendua hartzen aritu izan naizen bitartean, oso lagungarri gertatu zaidalako behin eta berriro, bai alde praktikotik, baita borrokarako izan duzun grinagatik ere. Mila esker, beraz, Joxe, eta besarkada bat.

Laster bi urte izango dira liburua argitaratu zenetik —lehen artikulua, berriz, orain lau urte eta erdi, Sustatun. Horrelako mezu bakar batek justifikatzen du bai artikuluak eta baita liburua idatzi izana, nire lagunari atzo bertan erantzun nion bezala. Bejondeiola!

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

4 erantzun Esker oneko hitzak minbizia gaindituta-ri

  1. egilea: oier

    Poztekoa da ikustea batzuk behintzat ihes egiten diozuela minbiziaren hatzaparrei. Gaur Eibar aldean negar malkoak eutsi ezinda gaude. Maitane, 18 urteko laguna eraman digu minbizi madarikatuak. Dantzari eta musikari pizpirin bat, bizitzaz bete-betean gozatzen ari zena.

  2. egilea: Joxe Aranzabal

    Eskoriatzaraino iritsi zaigu berri txarra, Maitaneren heriotzak ekarritakoa, Eibarko hainbat ikasle ditugu-eta han, benetan maite zutenak zuen dantzaria. Nik ere pena handia hartu dut. Har ezazue besarkadarik beroena Eibarko dantzariek eta Maitane bihotzean duzuen guztiek.

  3. egilea: patxi lurra

    Geuri be tokau jaku. Hau da tonbola bat eta inoiz ez dozu pentsetan zeuri suertatuko jatzula. Lanean zenbat aldiz egon nazen neuk emondako diagnostiko txar batengaitik pertsonak kontsolatu nahian, edo lagunei…

    Orain aitari tokau jako. Bera ondo ikusten dot, neu baino indartsuagoa ziur aski. Arreba eta biok gabilz ganean batez be. Eta anaia hor dago, galduago. Laster izango dau urtebetetze eguna, eta zeure liburuaz gogoratu naz, Joxe. Horixe oparitukotsat anaiari, nahiz eta aitak beste minbizi mota eduki. Lagundukotsa prozesua ulertzen.

    Mila esker, Joxe, barriro be.

     

  4. egilea: Joxe Aranzabal

    Aupa, Patxi! Besarkada handi bat zuei ere, elkarren babesik handienean igaro dezazuen borroka aldia. Eutsi goiari, lagun!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude