Imanol Urbieta

Gustura irakurri dut Jakin aldizkarian Miel Angel Elustondo idazleak Imanol Urbietari egindako elkarrizketa luzea. Gustatu zait elkarrizketatzailearen idazteko modua, eta gustatu zait Imanol Urbieta bera: sortzailea, hurbila, sentibera, ekintzailea, euskaltzalea, artista, abenturazalea… Liluratuta geratu naiz berarekin.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

3 erantzun Imanol Urbieta-ri

  1. egilea: Rafa

    Badira bi abesti Imanolenak izan zitekeela pentsatzen nuela.

    a) “Basoa suak erre du …” dio.
    b) “Zein politak diren loreak udaberrian …” dio.

    Eresbilen ez dituzte ezagutzen.

    Xirula Mirulan esan didate:

    a)ren melodia “Amatxoren eguna”rena dela. Xixupika 3n dago: http://www.e-boza.com/informazioa.cfm?abeskodea=Amatxoren
    eguna . Norbaitek letra aldatu omen zion.

    b) ez dela beraiena, nahiz eta ezagutu. Baino ez dakite norena den. Norbaitek badaki?

    Mila esker

  2. egilea: Rafa

    Herri Musikaren Txokoa-n ezaguna egiten zaie “Zein politak diren loreak udaberrian …”-en doinua. Nahiz eta hasieran ez aurkitu abestiaren izena ezta egilea ikertzen jarraituko dute. Mila esker eta ea zortea dagoen.

  3. egilea: Usoesy

    Ederki!

    Atzo, Donostiako eskola batean Danborradarako entseatzen ari ziren eta lorearen abestiaren soinua entzun nuen. Gero gazteleraz abestu zuten “¡Ay, qué bonitas son las flores en el campo! …”. Orain, interneten bilatzen hau topatu dut:

    *** Ze politak dira – Trilingüe ***
    Ay! que bonitas son,
    las flores en el campo
    Ay! que bonitas son,
    los cerdos en el jaula
    Ay! que bonitas son,
    las chicas de este pueblo
    a la vejez, suelen decir:
    Tútilis manguilis,
    tútilis yes.

    Ze politak dira,
    loreak zelaian
    Ze politak dira,
    txerriak kaiolean
    Ze politak dira,
    hemengo neskatilak
    sartzen direnean
    esaten dute:
    Tútilis manguilis,
    tútilis yes.

    Oh, que sont très jolies,
    les fleurs de la campagne
    Oh, que sont très jolies,
    les cochons dans la cage
    Oh, que sont très jolies,
    les filles de cette ville
    sartzen direnean
    esaten dute:
    Tútilis manguilis,
    tútilis yes.

    Hemen aurkitu dut: http://www.tamborradalasarteoria.org/?page_id=84

    Norena ote da abestia? Sarriegirena agian?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude