Amerikarrak gu baino askoz ere liberalagoak dira izen kontuetan. Google enpresaren izena hanka sartze baten ondorioa da, baina hori nori inporta zaio orain? Horrela gogoratzen du Sean Anderson-ek Google izeneko liburuan nola sortu zuen izena Larry Page enpresako sortzailetariko batekin zegoen batean:
- “Zer moduz Googleplex izendatzen badugu? Sortu nahi duzu enpresa bat jendeari utziko diona datu piloa bilatzen, indexatzen eta antolatzen. Googleplex hori da, zenbaki itzel bat”. Gustatu zitzaion. Eta esan zuen: “Zergatik ez Google?” Laburragoa zen eta are gustukoagoa zuen. Idazterakoan, ordea, gaizki idatzi nuen G-o-o-g-l-e, eta hor geratu zen kontua. Larryk ontzat eman zuen —arratsalde hartan bertan erregistratu zuen— eta arbelean idatzi zuen: Google.com. Ezin egokiagoa zen Interneterako, nola egokiak ziren Yahoo! edo Amazon. Hurrengo goizean, ordea, itzuli nintzenean lanera, Tamararen ohar bat aurkitu nuen: “Gaizki idatzi duzu. Idazten da G-o-o-g-o-l!”. Baina ordurako egina zegoen”.
Ea bihar Errealak Gimnàstic-ek baino googol gehiago sartuko dauan.
Kostata, baina atzokoan bai. Ea oraingoan esnatzen den.