Emakume idazleak

Emakume idazleak

Atzo Donostian izan ginen, Ana Urkizak bere azken liburua aurkeztu baitzuen, Zortzi unibertso, zortzi idazle, Alberdania argitaletxeak plazaratua. Anak gonbidatuta joan ginen hara Bego, Fatima Mikel eta laurok, eta liburuaren mamiak erakarrita. Ez ginen damutu joan izanaz, aurkezpena zoragarria izan zen-eta.

Anak berak adierazi zizkigun liburuaren nondik norakoak —horren berri zehatza gaurko Berrian duzue, ederto kontatuta. Entzun genituen, gainera, zortzi pasarte, elkarrizketatu bakoitzarenak. Eta gogoa piztu zitzaigun liburua berehala irakurtzeko, seguru nago-eta oso argigarria izango dela, arrasto ugari emango dizkigulako zelakoak garen euskaldunok, bazterretik ikusita.

Aurpegi ezagunak
Udaletxe zaharreko sotoa bete egin zen, eta han ikusi genituen hainbat aurpegi ezagun. Anak elkarrizketatutako zortzi idazleetatik, sei (Laura Mintegi bukaera aldera iritsi zen): Yolanda Arrieta, Mariasun Landa, Itxaro Borda, Miren Agur Meabe eta Arantxa Urretabizkaia (argazkian denak agertzen dira kameralari inportanteei begira, kamera handiak zituztenei, kasurik egin gabe etxeko kamerak genituenoi, horretan ere erakutsi zuten merkaturatze-sena). Halaber, han zeuden Inaxio Mujika Iraola editorea, Joan Mari Iriondo, Castillo Suarez, Patxi Ezkiaga, Juan Garzia, Nekane Goikoetxea, Joxi Basterretxea, Xabier Mendiguren Elizegi, Juan Kruz Igerabide eta Jose Angel Irigarai, besteak beste, nik ezagutu nituenen artean.

Erabaki dut: Gabon hauetan liburu hau irakurri behar dut.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , , , . Gorde lotura.

2 erantzun Emakume idazleak-ri

  1. egilea: iturri

    Joderrr!!! Atzo iluntzean izan al zen hau? Inguruan nenbilen, baina ez nintzen honetaz akordatu.

    Goizean pasa zidaten abisua, baina ahaztu egin zitzaidan.

    Beste batean izango da.

  2. egilea: Etitxu

    Kaixo Estitxu Meabe naiz Mirena Agur Meabeknire abizen berdina dauka baina nik lehenengoa daukat MEABE eta berak 2. jeje

     

Utzi erantzuna iturri(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude