Noizko Sautrela podcast moduan?

Gustatzen zait Sautrela, ETB1ek literaturaz egiten duen saioa, baina beti ez dut ikusterik izaten. Saio horretan irudia garrantzitsua da, baina baita soinua ere. Horregatik, eta ikusita batez ere AEBetako zenbait telebistak zer egiten duten, uste dut Sautrela egiten dutenek prestatu beharko luketela saio bakoitzaren podcast bat eta sarean ipini, berau entzun nahi dugunok aukera hori ezan dezagun.

Sautrela podcast formatuan jartzea ez litzaioke ekoiztetxeari ezer kostatuko. Bertsio osoa ipini ala bertsio arinago bat, programaren audioa bera erabiliko luke, alegia, aprobetxatuko luke egindako lana saioa beste esparru batean hedatzeko.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

3 erantzun Noizko Sautrela podcast moduan?-ri

  1. egilea: Gari

    Agian bururatu ere ez zaie egin, edo ez dute uste hain erraza izan daitekeenik. Baina agian norbait egongo da EITB barruan, pentsatzen duena horrelako gauzak eginda bertsio piratak azalduko direla kaleetan DVDak saltzen. Badakizu, beltz horiek, droga trafiko eta prostituzio sareekin lotuta dauden CD eta DVD pirata horiek.

    Edo agian beldur izango dira jendeak telebista ikusteari utzi eta ordu horietan kontratatzen den publizitatearen gainbehera izango delako, eta programa ez delako errentagarri aterako.

    (Barkatu ironia, ez dut letxe txarrarekin egin, baina argudio horiek behin baino gehiagotan entzun izan ditut. Edizio piraten kasuan, euskal literaturako klasikoekin entzun nion Euskaltzain bati.)

  2. egilea: Esteban

    Ideia oso ona da, baina podcast-ak zer diren ere jakingo ote dute? Euren irrati programak entzuteko ere nahikoa kaskarra iruditzen zait web orrian duten sistema. Imaginatu nolako arrakasta izango lukeen “cocidito madrileƱo” podcastean entzun ahal izateak.

  3. egilea: Joxe Aranzabal

    Seguruenik, okurritu ere ez zaie egin horrekin podcast bat egin daitekeenik. Eta, kasurik txarrenean, baten batek argudiatuko balu Garik azaldutakoaren bidetik podcastik ez egiteko, oker ibiliko litzateke.

    AEBetakok telebista kate handi guztiek egiten dituzte podcastak, aprobetxaturik egunero egiten dituzten saioak. Asmatu dute kanal bat gehiago egindako lana zabaltzeko. Eta ez ahaztu podcasta hasi dela publizitatea erakartzen. Baina horretarako, hasi egin behar.

Utzi erantzuna Joxe Aranzabal(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude