Abade martxosoa

Abademartxosoa.jpg
Erlijio kontuetan Herbereheak gu baino aurreratuago ikusi ditugu maiz, bai behintzat eliza katolikoari dagokionez. Garai batean Holandako katiximak harrotu zituen hautsak Europa zaharrean. Gaur, berriz, Roderick Vonhögen abade gaztea egin da famatu, goizero egiten duen pokastinari esker, zeinak irabazi baitu Herritarren Saria Pokastin Erlijioso Onenari.

Aita Roderick Utrecht-eko Artxibarrutitik mintzatzen da egunero 30 minutuz, eta, egia esan, gai asko jorratzen ditu: musika, albisteak, telesaioak, bideojolasak, historia, osasuna, zientzia fikzioa… Entzun, eta igarriko duzue abadea martxosoa dela oso.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

2 erantzun Abade martxosoa-ri

  1. egilea: Luistxo

    Teknosexuaren goiburua gogoratzen dit irudi horrek.

  2. egilea: Joxe Aranzabal

    Arrazoi duzu. Baita Applek ipod-en inguruan darabilen estetika

Utzi erantzuna Luistxo(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude