Dejà vû

Izen horrekin bataiatu du Susana Mujikak bere irratsaioa, Euskadi Irratian gaueko 23:10etatik 01:00era, eta kontua da Susanak erabaki duela gauero tarte bat eskaintzea euskal blogosferari. Txalogarria, benetan, Susanaren erabakia.

Astelehen gauean bi blogari izan ginen gonbidatuta irratsaiioan: Gorka Bereziartua eta biok. Gorkak Eremu lauak izeneko bloga egiten du. Hogei minutuz-edo, hantxe izan ginen blogosferaz hitz egiten, gustura. Gautxoriak bazarete, Gorka bezala, hamabiak inguruan duzue aukera Dejà vû entzuteko.

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

7 erantzun Dejà vû-ri

  1. egilea: Gotzon Egia

    Izango da, ziur aski, irratian entzunda zaila delako ahoskera ongi bereizten, edo, agian, izena gaizki ahoskatzen dutelako, baina, izatez, frantsesez izatekotan esan nahi dut, «Déjà vu» izango da.

  2. egilea: Joxe Aranzabal

    Eskerrik asko, Gotzon. Gauzak behar diren moduan.

  3. egilea: loretxoa

    Saioa entzuteko
    paradarik ez dut izan. Ideia ona iduritzen zait ala ere euskal blogosferari eskeintzen
    zaion lehiotxoa. Badirudi gauzak hobetzen dihoztela. Eskerrik asko, eta
    zorionak Susana, eta baita zuei blogariei ere.

  4. egilea: gorka

    Oraingoan arratsaldez ari naiz ba…

    Berandu samar izan arren ni ere gustura, eta egia esan eskertzekoa da
    euskal blogosfera kontuan hartzea Déjà vu-n. Bada garaia ohiko
    hedabideek blogak iturri gisa normaltasun osoz erabiltzeko.

  5. egilea: Joxe Aranzabal

    Hau hasiera da, Gorka. Aurrekoan Mikel Irizarrek ere aipamen luzea egin zuen Mezularian Trapero Telebistaz, gure Patxitraperoren azken miraria. Baina Susanaren meritua da blogak egunero aintzat hartzea. Ondo segi.

  6. egilea: mireia

    lehengoan entzun nuen eta mikel pagadi ,wazemankeko gidoilari eta aktorea,zegoen liburutaz hitzegiten susanarekin, ederki pasa nuen, artista halakoa, segi horrela!

  7. egilea: garbi

    ostiralean kotxez etxera nindoala Susana eta Pagadi zine pornoaz ari ziren…a ze parrak water poloko partiduarena!

Utzi erantzuna garbi(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude