1973, Txile

Urte hartan Bilbon bizi nintzen, beste ikasle batzuekin batera, Iturribide kalean. Historia ikasten ari nintzen Deustuko Unibertsitatean. Gaur bezalako egun batean, irailaren 11n, jakin genuen Txilen estatu kolpe bat izan zela. Egunak pasatu ahala, gero eta berri larriagoak: Salvador Allende, Victor Jara eta milaka lagun, hilda. Cuadernos para el Dialogok eta Triunfok —garai hartan gehien irakurtzen nituen aldizkariak— antzeko azalak etara zituzten, bel-beltzak.

Irailaren 11ko hark barru-barruan astindu ninduen. Horregatik aipatu nuen, urte batzuk geroago New Yorken gertatuarekin batera, 2002ko irailaren 11n, minbizia aurkitu zidatenean, orain lau urte.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

2 erantzun 1973, Txile-ri

  1. egilea: BiHuRRi GoRRia

    Uste dut blog honen zale bihurtu behar naizela. Nire iritziak anonimotasunetik dator, zer du txarra horrek? ez al da berdin ni Unai, Nerea edo Roberto izatea? gainera “demokrazia honek” nire pentsakera kartzelarekin zigortzen du. Internetek iritziak anonimoki plazaretzeko aukera ematen digu legetik at jarri digutenei. Baina ez pentsa itzalpetan nagoenik, egunerokotasunean, kalean lan eta borrokatzen duen gazte bat naiz, aurpegia erakusten duen gazte bat naiz, Arrasaten mobilizazio edo ekimen batean parte hartu edo ikusten aukera baduzu seguruenik bertan aurkituko nauzu. Interneten anonimotasuna erabiltzea aukera zilegi bat dela uste dut, ez dut ulertzen zergaitik uko egin behar diozun eztabaidatzeari nik nire gurasoek jarritako izen abizenak ematen ez ditudalako.

    Harira, bada Salvadorren argazki bat, bihotzean daramadana. Argazki horretan, Txileko lehendakaria bere egoitzatik irtetzen ari da, buruan kaskoa eta besoetan izkilu luze bat daramala, Fidel Castrok hain justu oparitutakoak. Imaginatzen duzue lagunok, espainian militarrek estatu kolpe bat ematen dutela eta Zapatero piura horretan ikustea? je,je! Allendek herriari zabaldutako azken mezua benetan hunkigarria da eta kolpearen aurrean izandako jarrera miresten dut. Historian zehar horrelako gertaerak eman direnean, lehendakariak izaten dira lehenak ihes edo izkutatzen, hori bai, herriari aurpegia emateko eskatu ondoren, beraiek ihesi, Agirre lehendakaria bezala. Baina historiak baita irakasten digu ere, badirela lehendakari batzuk herriari bizkarra ematen ez diotenak eta borrokaren lehenengo ilaretatik aurpegia ematen dutenak: Lluis Compays (beharbada gaizki idatzi dut bere izena) Kataluniako lehendakaria, Dudayev eta Masjadov Itxkeako (Txetxenia) lehendakariak, Yasser Arafat…!
    eta seguru gehiago izango direla baina hezkuntz sistema honekin zer nau duzue ba? guztiak jakitea?

    Amaitzeko Victor Jararen abesti ezagun batetako esaldia erabiliko dut, “el derecho de vivir en paz”, bakean bizitzeko eskubidea, mundu zabalean hainbat herri zapalduri bortxatzen zaion eskubidea.

    http://www.salvador-allende.cl/Textos/Discursos/11.htm

  2. egilea: BiHuRRi GoRRia

    Joxe, testu honekin ez dut borroka armatua iradoki nahi. Borroka goraipatzen dudanean, ez naiz soilik arma eskuetan egiten denaz ari, hamaika modu daude borrokatzeko, gainera borroka armatua baino eraginkorragoak izan daitezkeenak noski;)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude