Landis, Gurpegi…

Gatlin, Ullrich, Basso, Heras, Hamilton, Liberty Aseguruak, Astillero, Eufemiano Fuentes, eta Puerto eskandalua. Zer gertatzen ari da eliteko kirolean? Bada gertatzen da eliteko kirola ez dela bat ere osasuntsua, eta hor goian aritzeko kirolariek dopatu beharra dutela. Hala ere, hain da handia nagozioa goi mailako kirolaren inguruan, hain dira itzelak interes ekonomikoak, sekulako gezurra antolatu baita beroien inguruan.

Nire abiapuntua hauxe da: gaur egun ez da posible Frantziako Tourra egitea, egiten den bezala ziztu batean, dopatu barik. Eta ez da posible urtebetean Espainiako Liga, Kopa, Eurokopa eta Munduko Txapelketa jokatzea dopatu barik. Bergauza tenisean: nork jasan dezake lau orduko partida izugarri baten ostean beste bat, eta beste bat, denak ere erritmo beldurgarrian? Eta zer esan NBAko gizon erraldoi horien aurrean? Gimnasioan bakarrik ez dira horrelako gorputzak egiten.

Gezur handi bat bizi dugu, besteak beste heroiak behar ditugulako. Horiek dira gure txuteak. Panem et circenses forever.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

3 erantzun Landis, Gurpegi…-ri

  1. egilea: Iban Arantzabal

    Jolas polita literatura eta txirrindularitza parekatuz-edo egin duena JL Zabalak Inon izatekotan blogean:

    Landis dudan, bada nobel sariak ere…: polita.

  2. egilea: Urbinaga

    Artean ere irakurri:http://www.zientzia.net/artikulua.asp?Artik_kod=12178.

    Dopatzen ez denak ez du ezer irabazten. Eta ligatzeko zer,zergatik edaten dute hainbeste gazteek.Galdetu Lejarretari zergatik ez zuen ezer irabazi.Dopaminan dago arazoa,ez duenak bilatu behar du,inkonszienteki.

  3. egilea: Joxe Aranzabal

    “El País”:http://tinyurl.com/hkuxq digitalek ere artikulu interesgarria argitaratu du dopinaren gainean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude