Berria berritua

Ez dit zirrara berezirik sortu paperezko Berria berrituak, eta sentitzen dut hori esateak. Gaur egungoa zailagoa egiten zait irakurtzeko. Izan ere, uste dut tipografiaren tratamenduak huts egin duela oraingoan, tipografia baitago irakurgarritasunaren oinarrian.

Txikienetik hasita, zerbait bilatu nahi duenak agendan, jai dauka, lupa bat hartzen ez badu. Eta jakin nahi duenak zer film ematen duten halako herritako zinetokitan, beste horrenbeste. Letra txikiegiak eta zenbait testu kolore grisetan jartzeak du horren errua. Halaber, zenbait albiste txikik izenburu indargeak dituzte orain, eta hainbat aipu oharkabean pasatzen dira, letrak gris tankerakoak izanda, ez direlako ondo irakurtzen.

Letratipoak nola antolatzen diren, ezinbestekoak izaten dira kontrastea sortzeko eta, horren bidez, irakurlearen begiak batetik bestera bideratzeko. Uste dut horretan ere kale egin duela diseinu berriak zenbait kasutan.

Azalean aldatu egin dute izenburuen tipografia, eta berau indartu. Horren ondorioz, baina, Berria izenak berak indarra galdu du, orain borroka bizian baitabil beheko izenburu indartsuekin.

Une berezi batean harrapatu nau Berriaren diseinu aldaketak, baina hori ondorengo pokastinean azaltzen dut, Egunkarien gainbehera izena duen honetan. Entzun nahi baduzu, klik egin biribil arrosan.

powered by ODEO

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

10 erantzun Berria berritua-ri

  1. egilea: Aitor

    Niri ere ez zitzaidan gehiegi gustatu Berria berria. Baina paperezko edizioa baino gutxiago gustatzen zait oraindik edizio digitala. Dena oso nahaspilatuta ikusten dut berria.info-n, informazio gehiegi agerian. Lehen baino zailagoa da berriak aurkitu eta irakurtzea. Agian, berri guztiak hiru sailetan banatzearen eragina izan daiteke, baina ez dut aldaketa batere atsegin.

  2. egilea: Goio Arana

    Bai, nik ere uste dut hainbat ataletan letra txikiegi jarrita dagoela.

    Niri, orokorrean, bi gauza harritu naute.

    1) Kolorearen erabilera neurtua. Koloretan duten orri mordorako, zuri-beltzezko egunkaria ematen du. Ez da kontua orriak “koloreztatzea” baina, etekin handiago ateratzea badagoela…

    2) Jerarkia falta hainbat orritan. Izenburu batzuk txikiegiak edo arinegiak direlako akaso, badaude orri batzuk non zaila egiten den izenburuak aurkitzea eta albistearekin lotzea, ondorioz, orriak planoegiak geratzen dira.

    Orokorrean, lan txukuna dela uste dut. Eta aurreko diseinua baino gehiago gustatu zait, baina, eta niretako hau da pena handiena, elite txiki baterako idatzia izaten jarraitzen du, berritasunik ez, berez, kontu honetan.

    Eta, jakina, hau diseinuan islatzen da: testu luzeak eta gai serioak non nahi.

  3. egilea: Nahikari

    Paperezkoarekin galduta eta digitalarekin zer esan, … Paperezkoaren tipografia nahiko txarra, atalak lekuz aldatuta, … Gauzaren bat aurkitzeko denboraz egin behar duzu.

    Nahaste borraste ederra bietan! Oraingoan ez dute asmatu.

  4. egilea: XXL

    Esango nuke ez dela izan beste munduko aldaketarik eta batez ere sarekoan ez dela hobera jo… hortik zehar dauden webgune txukunekin!

    Paperezkoan, zaila da jakitea gauzak non dauden eta zein testurekin doazen izenburu batzuk… eta, arrazoia duzu Joxe, lupa bat beharko dugu atal batzuk irakurri ahal izateko.

  5. egilea: Joseba

    Tontakeriak,

    ez duzue gogoratzen Egunkaritik Berriara jauzi egin genuenean? Edo Eginetik Garara? Zuek egin dituzuen komentario berberak entzun nituen nik: zein zaila den ez-dakit-zer topatzea, zelako diseinu arraroa…

    Tontakeriak.

    Itxaron hilabete pare batean, eta ikusiko duzue zein polita iruditzen zaizuen Berria berria

  6. egilea: Joxepo

    Joseba, diozunak ez du balio oraingoari egindako kritiketarako. Berria eta Gara oso garai zailetan hasi ziren, arrapalada batean eta kritikak ez ziren politikoki batere zuzenak.

    Oraingoan kritikatzeko eskubide osoa dago egin duten lana hainbat esparrutan ez delako hain profesionala izan. Berez, Interneteko diseinuarekin harrituta gaude guztiok eta paperezoan Deia kaotikoaren traza hartzen zaio batzuetan.

    Berriako kazetariei: LADILLO bat zer den badakizue?

  7. egilea: XXL

    Tontakeriak?

    Zergatik dira tontakeriak? Ez dut uste hori denik eztabaida baten hasteko hitzik egokiena. Zuk beste iritzi bat duzu eta punto, baina horrek ez du esan nahi besteok tontakeriak esaten ari garenik.

    Eta bestalde, hilebete batzutara ikusiko dugu, baina, orain, gaur, zuri gustatu zaizkizu Berria eta Berria.info? Edo hori ez zen eztabaidatzen ari ginena?

  8. egilea: Joseba

    Barkatu, XXL,

    tontakeriak berba ez dut ezelan ere inor mintzeko erabili, eztabaida apur bat desdramatiatzeko baizik. Bigarrena barik lehenengoa lortu badut, barkatu berriro.

    Aupa Berria eta berrizaleok.

  9. egilea: XXL

    Lasai, Joseba.

    Hala era oraindik kuriositatea dut.

    Uste duzu lehengaoak baino hobeak direla, antzekoak, okerragoak.. edo, Berrikoek egin duelako hobeto dagoela eta listo.

    Esan daiteke “Gora Berria eta berriazaleak” eta aldi berean ez dutela asmatu (iritzi hori izanez gero, jakina!)… gauza biak pentsatzea dira inkonpatibleak nire ustean

  10. egilea: XXL

    Barkatu, Joseba

    “gauza biak esatea EZ dela inkonpatiblea” esan nahi nuen…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude