Aste Santuan irakurritakoak

Aste Santuko oporretan hiru liburu irakurri ditut, hirurak gustura irakurri ere: bat teknologia berrien gainekoa, bigarrena saio bat, eta hirugarrena eleberri bat. Hirurak gomendatzeko modukoak.

Blogs, Wikis, Podcasts

Beste hau, Lazarraga. Ernazimendua euskaraz, Pruden Gartziarena da, eta oso gustura irakurri nuen. Zenbait gauza irakurriak nituen Lazarragaren gainean Sustatun eta Berrian, Pruden Gartziak berak idatziak, baina liburua ez zait errepikakorra egin. Bereziki erakargarria egin zait euskal pizkundeaz egin duen saioa. Beharbada oraindik froga gehiago falta dira, baina iradokitzailea da, oso. Ia-ia eleberri bat moduan irakurri nuen, erraz eta gustura.

Liburuaren izen osoa da Blogs, Wikis, Podcasts, and Other Powerful Tools for Clasrooms, eta Will Richardson irakasle blogariak idatzi du. Niretzat sekulako aurkikuntza izan da, oso ondo uztartzen baititu teknologia berriak irakaskuntzarekin. Gizakom blogean zabalago idatzi dut liburu honen gainean.

Lazarraga

Hau ere irentsi egin nuen, Paul Auster idazle amerikarraren azken lana, Brooklyngo erokeriak. Gizon nagusi baten historia kontatzen digu, erretiroa hartu berria eta minbizitik irten berria, baina horren inguruan pertsonaia asko sartuko dira, eta irten, batzuk bere inguruan dabiltzanak, eta beste asko literaturaren gordailutik berreskuratuak, izan ere, Austerrek inork baino hobeto egiten du metaliteratura.
Poe, Kafka eta beste idazle batzuen gaineko historiak oso dira erakargarriak. Oskar Aranaren itzulpena, ona iruditu zait. Liburuan aurrera egin ahala, gero eta hobea.

Eragozpen bat aipatu behar izanez gero, bat aipatuko nuke: liburuan hainbat akats agertzen dira behin eta berriro, hizkuntzarekin lotuak. Nik uler dezaket pertsona batek ez erabiltzea ondo mugagabea, baina non daude argitaletxeko zuzentzaileak? Ala ez dago zuzentzailerik?

Brooklyngo erokeriak

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

2 erantzun Aste Santuan irakurritakoak-ri

  1. egilea: patxi lurra

    Liburu itzela, zinez. Zer iruditu egin jatzun paragrafo honek?

    “Joyce eta biok artean iritsi gabeak ginen gure bizitzako negura, baina zalantzarik gabe maiatza aspaldi genuen atzean utzirik. Urriaren erdialdearen eta amieraren arteko arratsalde batean geunden elkarrekin.”

    Itzela, ezta? Ziur aski, idazleak berak sentitutakoa izango da.

    Eta liburuaren amaiera? Borobila!

  2. egilea: Joxe Aranzabal

    Bai, Patxi, nik ere oso gustura irakurri nuen. Alberdaniak asmatu egin du bete-betean. Ondo segi.

Utzi erantzuna Joxe Aranzabal(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude