- Orain gutxi arte ez dut jakin izan gerra ostean Saturrarango seminarioa emakumeentzako espetxe izan zela. Bi urte igaro genituen han, eta aztarrenik ere ez kontu horretaz. Ezta Donostian egindako aldian ere. Atzo Arantza Ugartek utzi zidan mezu bat nik iazko udan idatzitako artikuluan, eta hor zenbait datu ematen ditu guretzat paradisu antzekoa (ez beti), baina askorentzat infernu izan zen hartaz:
- Apaizgaitegiari buruz ari zara Joxe eta aurretik egon zen kartzela. Non dira haren aztarnak? 1.700 emakumetik gora egon ziren uneren batean. Beharbada zu apaizgaitegian egona zara eta gogoratzen duzu espazioa, 45 zm zeukan bakoitzak lotarako, hor barruan sartu behar zuten, agian hasieran izango zuten arazoa baina gero ez, jateko gutxi zuten eta presoen gorputzak laister ihartu eta mehetzen ziren. Datu gogorragoa: 177 emakume eta ume hil ziren 1938tik 1944ra bitartean. Memorian gordetzeko datua. Ari gara bilketan, beharbada, ikusiko dugu guztiok liburuan argitaratuta.
Mila esker, Arantza, eta zorterik onena liburuarekin. Zain izango gaituzu berau erosi eta irakurtzeko.