101 vascos y medio

Egun hauetan irakurri dut Mitxel Ezquiaga kazetariaren azken liburua, 101 vascos y medio. Alberdania argitaletxeari gaztelaniaz irakurri diodan lehen liburua. Liburuak 101 vascos y medio du izenburua, baina izan zitekeen 101 donostiarras y medio, liburuan agertzen diren pertsona gehienak agertzen baitira Donostiarekin duten harremanagatik.

Mitxel Ezquiaga Donostian jaio zen, nahiz eta Tolosan ere sustrai sakonak dituen. Hori dela eta, tolosar mordoa aurkezten ditu liburu honetan, Donostian lekututako tolosarrak. Hori da Gipuzkoa Mitxel Ezquiagarentzat. Inoiz Goierriraino iristen bada, “Gipuzkoa sakona” deitzen dio horri. Debarroko eta Urolako alerik apenas agertzen den.

Inork ez ditu liburu honetan aurkituko Alberto Iñurrategi, Jabier Retegi, Jose Mari Velez de Mendizabal, Jesus Catania, Jon Sarasua, Josean Sagastizabal, Jesus Mari Lazkano, Juan Martin Elexpuru, Luistxo Fernandez, Juanito San Martin, Felipe Juaristi edo Pello Zabala, besteak beste. Jakina, berak aukeratzen du noren gainean idatzi, baina argigarria da batzuek nola ulertzen duten Gipuzkoa.

Bestela, liburua nahiko gustura irakurri dut, eta argi dago pertsonaia horien gainean bezainbat bere buruaz idazten digula Mitxelek. Ez da txiripa: denetan artikulurik onena azkena iruditu zait, bere buruaz idatzi duena. “Soy timido, pero escribo de mí porque soy el hombre que mejor conozco” dio, eta arrazoi osoz. Alde horretatik, eta neurria ere hartua diolako artikuluen luze-laburrari, blogari ona izan liteke Mitxel Ezquiaga.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

4 erantzun 101 vascos y medio-ri

  1. egilea: Gari

    Donostiarrak? Agian Ñoñostiarrak esan nahi zenuen, edo agian Luistxok dioen bezala, “coshqueros”.

    Ez naiz Mitxelen fan sutsua ez…

  2. egilea: olaia

    Batzuk uste dabe, benetako euskalduna, gipuzkoarra dala, eta batzuetan, nik neuk be, holan dala pentsatu izaten badot be, ez dala bidezkoa uste dot.

    Argi dago, gipuzkoarra edozein eragin espainolengandik babestuago bizi dana eta gu bizkaitarrok, barriz, ez daukagu zorte on hori, ezta nafar guztiek ez iparraldekoek be, frantsesagaz.

    Euskera irakaslea naz eta bizkaiera erakusten dot batez be, eta benetan dinotsuet, ez dala bape erreza bizkaiera erakutsi eta aurrera egin daian lanean jarraitzea, liburu guztiak batueraz aurkitzen doguzan bitartean. Hau beharbada beste gai bat litzateke..baina liburu horrek hori erakusten dauala jakiteak, ez nau lar animetan.

    Bestalde, Gipuzkoaz berba egitean, Donostia da, beharbada, azkena burura etorten.

  3. egilea: Joxe Aranzabal

    Aupa, Olaia!

    Liburuak ez du jorratzen euskara, ez baturik ez eta euskalkirik ere. Gaztelaniaz dago idatzita, eta kontu horietan ez da sartzen. Nik azpimarratu nahi izan dut egileak zer ikuspegi mugatua duen Gipuzkoari buruz, bere txokoari Gipuzkoa deitu, eta kito. Hori egin du liburuan.

    Zuk, berriz, beste gai bat ekarri duzu hona, euskalkia. Gai potoloa. Beste batean, burua argiago dudan batean, ausartuko naiz gai horrekin. Besarkada handi bat.

  4. egilea: Luistxo

    Vascos, tiene remedio lo nuestro? Betiko pitokeria Ezkiagaren elkarrizketetan. Xabier Mendiguren Elizegiri entzuna diot sekula haren hatzaparretan erortzen bada elkarrizketako sujet gisa, erantzungo diola: *Españoles, tiene remedio lo nuestro? Niri tokatzen bazait, badut beste erantzun: Lo que no tiene remedio son tus entrevistas.*

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude