Amat kooperatiban nenbilela, Arrasaten hamabost urte nituela han hasi nintzen lanean uda partean, diru batzuk ateratzeko, Txominek erakutsi zidan hiztegi txiki bat, eta handik hitz bat ikasarazi: barautsa, artean barautsarekin ari bainintzen lanean, pieza batzuen ahoa irekitzen, gero tutuak lotzeko erabiliko ziren eta. Hura izan zen nik ikasitako lehen hitz teknikoa, enpresarekin lotua. Pena dut ez dudala hitztegitxo hura aurkitzen, urte batzuk geroago erosi egin bainuen, jakinaren gainean Juanito San Martinek eta eibartar talde batek egina zela.
Eskerrik asko Txomini, ni orduan euskaldun treketsa izan arren, pazientzia handiz erakutsi zizkidalako hori eta beste hainbat gauza, euskararekin lotuak, eta mila esker Juan San Martini eta beste hainbat eibartarri, halako altxorra utzi zigutelako. Bejondaizuela.
Ez dakit zuk zenuan hiztegitxoa zen ala ez, baina 1998an ere argitaratu zen horrelako beste hiztegi bat.
Eibar.ORG elkartearen webgunean dago hura ere.
…eta 2003ko “Eibarko Hiztegi Etnografikoa” lanean, San martinek, Toribiok, eta beste hainbatek egindako bilketa guztiak batu ziran, beste ehundaka hitz barrirekin batera, liburu bakarrian.