Zer da arrakasta?
Atzo txiste bat bidali zidan lagun on batek, sarean hara eta hona dabiltzan horietako bat. Zer da arrakasta? zioen txistearen izenburuak. Hemen erantzuna:
3 urterekin: Txizarik gainean ez egitea.
6 urterekin: Gogoratzea zer egin duzun egunean.
12 urterekin: Lagun asko izatea.
18 urterekin: Gida baimena edukitzea.
20 urterekin: Sexu harremanak izatea.
35 urterekin: Diru asko edukitzea.
50 urterekin: Dirua barra-barra edukitzea.
65 urterekin: Sexu harremanak izatea.
70 urterekin: Gida baimena edukitzea.
75 urterekin: Lagun asko izatea.
80 urterekin: Gogoratzea zer egin duzun egunean.
85 urterekin: Txizarik gainean ez egitea.
Kar, kar, kar!
Ona bai baina gizonentzat bakarrik balixo dau, ezta?….ja ja ja