Gurean Miren konturatu zen, orain pare bat aste-edo, Eroski hasi zela plastikozko poltsa gardenak eskaintzen, erosketak eramateko. Poltsa hauekin dena ikusten da, esan zigun Mirenek, barruko guztia. Orduan larriok ez genion garrantzi handirik eman aldaketari. Orain, berriz, konturatu naiz beste batzuek ere Mirenen antzeko kezka dutela.
Niri, egia esan, erosterakoan baino, zaborra botatzerakoan egiten zitzaidan apur bat arraro, guk Eroskiko poltsak erabiltzen baititugu zaborrak botatzeko, bai organikoak eta bai bestelakoak. Gero, ordea, pentsatu nuen ondo dagoela gure zaborrak ere diren modukoak eramatea zabor edukiontzira.