53 tako

Zorioneko ni. Azaroak 8 ditu gaur, eta badut zer ospaturik. Lehenik, nire urtebetetzea: 53 urte, horietatik hiru, nire bigarren bizialdikoak, alegia, minbizia aurkitu zidatenetik honakoak. Bigarrenik, osasun kontuak: atzo medikuak esan zidanez, dena ondo doa. Eta hirugarrenik, Faroa: nire blogak gaur bete du lehen urtea, iaz sortu bainuen Blogger zerbitzuan.

Bigarren bizialdia

Atzo Valdecillako ospitalean izan ginen, Santanderren, eta betiko medikuak barik, beste batek hartu gintuen, Ana Batlle izeneko emakume gazte batek. Esan zigunez, dena ondo doa.

Halaxe da. Minbizia aurkitu zidatenean 50 urte betetzeko nintzen. Eta harrezkero hiru pasatu dira, hiru urte erregaloz bizi izan ditudanak. Askotan sentitzen dut bigarren bizialdi bat bizitzen ari naizela, bigarren aukera bat. Horregatik, bizi dudan egun bakoitza —urte bakoitza— garaipen bat da.

Osasuna, ondo

Laster beste TAC bat egin beharko dut, eskaner berezi bat, eta sei hilabete barru, ordurako prednisona erabat kendu badut, txerto-egitasmo berezi batean sartu beharko naiz, transplantatuentzat bereziki egina. Horrek esan nahi du txikitan hartutako hainbat txerto —polio, malaria, etab.— berriro hartu beharko ditudala, transplantearen kausaz txikitan hartutakoen eragina erabat ezabatu zait eta.

Bai horixe, urtebete igaro da Faroa lehen aldiz piztu nuenetik, artean Blogger zerbitzuan eta ixilka-mixilka, probak egiteko asmoz. Handik hamabost egunera, ordea, Faroa publiko egin zen, eta, harrezkero, Bloggerren lehendabizi eta Goiena.net blog komunitatean gero, hemen ibili naiz neure penak eta pozak zuekin partekatzen.

Galdetu nion azken txertoaz, linfoma folikularretik babesteko sortutakoaz, eta esan zidan ez didala gomendatzen berau hartzea, ni orain ondo bainago, eta txerto hori gaixotasuna dutenentzat sortu baita. “Ez pentsa, gainera, txerto horiek pagotxa direnik —adierazi zidan—, hedabideetan beti hots handiagoa ematen zaie”.

Faroak, urtebete

Honaino iritsi banaiz, zuei esker izan da. Beraz, bihoakizue nire eskerrik beroena zuei guztioi: familiari, lagunei, lankideei eta irakurleei. Maite zaituztet.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , . Gorde lotura.

17 erantzun 53 tako-ri

  1. egilea: Ima

    Zorionak Joxe! Den-denagatik zorionak!!

    Ima

  2. egilea: iturri

    Aupa Joxe:

    Urte askotarako! Ondo ospatu.

  3. egilea: patxi lurra

    Zorionak! Zorionak! Zorionak!
    Beste Eskorpio honen partez.

  4. egilea: Xabito

    Egun on-ona pasa, zer ospatua baduzu eta, bai horixe!

  5. egilea: Gari

    Canadako autobus geltoki batean ere enteratu dira Joxeren urtebetetzeaz.

    http://tinyurl.com/8bgbr

  6. egilea: Jozulin

    Zorionak! Ospatu ondo!

  7. egilea: Elena

    Badaukazu zer ospatu, horixe baietz.
    Zorionak eta musu handi bat!

  8. egilea: Alberto

    Zorionak! Lehengo osasunagatik, gero urtebetetzeagatik eta azkenik blogak urtea betetzeagatik ordena horretan. Nik aspalditik esaten dut lehen atleti zalea (idealista)nintzela, gero errealista eta orain osasuna zalea. Adinaren kontuak. Ez behintzat nafarrak legan aurrenengo daudelako. Hori bost axola!
    Beno Joxe, hik 53 eta ni 53koa. Urte berdinekoak ez baina bai kintoak. Ondo pasa eta segi horrela.

  9. egilea: Nahikari
    1. urte ez dira ezer, ZORIONAK JOXE!
  10. egilea: Ricardo Gómez

    Zorionak, Joxe, ospatzen dituzun gauza guztiengatik!! Baduzu arrazoirik ondo ospatzeko ere.
    Urte askotarako!

  11. egilea: Joxe Aranzabal

    Mila esker guztioi, bihotz bihotzetik, Kanadaraino joan zaretenoi mezu hori egitera, eta zorion eta maitasun mezuak utzi dizkidazuen guztioi. Egun berezia bihurtu duzue azaroaren 8 hau.

    Beste lagun on batek ohartarazi dit azaroaren 8koak direla eta zirela Edorta Jimenez (zorionak Edorta!), Sebero Altube, Bram Stoker eta John Milton, besteak beste. Tumatxa!

  12. egilea: Juanjo Brizuela

    Zorionak Joxe!!!

  13. egilea: Patxi

    Zorionak Joxe!

    Berandu, baina seguru. Lehenagotik euki zaitut gogoan hala ere. Zurekin akordatu naiz eta hortxe aritu naiz idazten hitz batzuk nere blogean. Hemen jartzeko luze eta…

    Urte askotarako Joxe! Bizi asko, eta gozatu gehiago!

  14. egilea: A.Miranda

    Zorionak, Joxe. Estimu handiarekin. Komunikaziorako duzun abilezia izugarria iruditzen zait. Berriro diot, zorionak eta jarraitu Faroa-ri bizia ematen.

  15. egilea: KepaDi

    Zorionak eta urte berri on!

  16. egilea: Imamon

    Dagoeneko berandu bada ere, Zorionak!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude