Joan den aste hau gelditu barik ibili naiz, laneko kontuak direla eta. Urriaren erdi aldean Mondragon Unibertsitateak aldizkari bat kaleratuko du, paperezko aldizkari bat, eta ni nabilenez berau koordinatzen, jo eta su tokatu zait ibiltzea: elkarrizketak egiten, datuak jasotzen, artikuluak idazten, deiak, zuzenketak, pantaila aurreko ajusteak Hori eta fakultateko beste kontu batzuk, hala nola praktikak eta karrera amaierako proiektuak, barne komunikazioa, prentsa oharrak Kontua da apenas izan dudala astirik Faroa eta Gizakom blogetan idazteko, ez eta besteen blogetan sartzeko ere.
Erredakzio Kontseilua osatzen dugunok horrela ibili gara, baina, zorionez, guri dagozkigun lan gehienak eginak daude, eta hemendik aurrera espero dut apur bat lasaixeago ibiltzea, Interneten gehiago begiratzea, irakurtzea , eta ariketa fisikoa egiten hastea, irailean erabat lagata izan dut-eta.