Hasieran uste genuen pare bat ordu ikusita nahikoa izango zela, neskatilak berehala aspertuko zirelako, baina kia, bost ordu eta erdi egin genituen han, eta ezin gaztetxoak ipini etxera bidean, hain gustura ari baitziren plato hartan, artisten eta teknikarien artean!
Joan den ostegunean Donostian izan ginen, Miramonen, ikusten nola grabatzen zen Martin telesailaren atal bat. Bego, Miren eta hirurok joan ginen, eta Mirenen beste bi lagun, Maddalen eta Ainhoa. Inoiz esan dut gurean oso gustura ikusten dugula Martin telesaila, eta horregatik, neskatilek pozez zoratzen hartu zuten Bea Zabalondo lagunaren gonbita.
Izan ere, bai Eneko Olasagasti zuzendariak nola Aitor errealizatzaileak eta hango artista guztiek sekulako harrera egin ziguten, amoltsu neskatilekin, eta arretatsu gurekin. Oso ondo pasatu genuen. Mila esker Beari eta Martin egiten duzuen talde osoari.
Gure mutikoak (8 urte) oso gustura ikusten du Martin telesaila. Gogoan izaten du eguna eta ordua (eta gehienetan harekin batera etortzen den pizza ere bai). Bide batez, eta aipatzen duzunez, zerikusirik izango du horretan Beatrizen lanak, ezta? Besarkada bat.
Aupa, Patxi! Martinek badu zerbait, bai, eta seguru nago Bearen lanak baduela zerikusirik arrakaste horrekin. Ondo igaro oporrak.
Niri ere asko guztatzen zait Martin telesaila. Hiloba txiki bat izan behar dut laister eta “yanis” izena jarri nahi diote. Norbaitek idatziko balit izen hori nongoa den, nola idazten den eta zer esan nahi duen esateko bihotz bihotzez eskertuko nuke, ezin baitugu inon aurkitu izen hori. Muxutxuk.