Noiz arte Euskadi Irratia RSS barik?

Joan den asteaz gero Bloglines albiste biltzaileak SER irratiaren audioak ekartzen dizkit zintzo-zintzo, Madrilgo irratiak zerbait berri ateratzen duen aldiro. “Iñaki Gabilondok”:http://www.cadenaser.com/programas.html?anchor=serprohoy egindako elkarrizketak, El Larguero irratsaioan egindako solasak, eta beste material asko iristen zait orain, ordenagailuan entzun dezadan. Euskadi Irratiak, berriz, ez dit eskaintzen aukerarik horretarako. Zeri begira dago? SER irratitik iristen zaidan materiala ordenagailuan entzun ahal dut, SER irratiak RSS jarioa erabiltzen duelako, eta horri esker, sarean dabiltzan albiste biltzaileek (Bloglines edo Aurki.com) jaso egiten dituzte hark argitaratutako edukiak, testuak izan nahiz audioak. Horrela, SER irratiak etekin handiagoa ateratzen dio egindako lanari, RSSri esker ziurtatzen baitu bere lanak urbi et orbi zabalduko direla, eta bestela entzungo ez liratekeen lekuetan entzungo direla. Hori guztia lau txakurranditan.

Eta Euskadi Irratia zeren zain dago bere edukiak RSS bidez zabaltzeko? Eta pokastinak antolatzeko? Entzuleok horiek jaso ordenagailuan, eta gero ipotxean entzun ditzagun, horrela nahi izanez gero?

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

4 erantzun Noiz arte Euskadi Irratia RSS barik?-ri

  1. egilea: Gari

    Ez dira izango 15 egun gauza berdinaz hitz egin niela Goienako bi jerifalteri, eta badakizu zer esan zidaten, Joxe?

    Arraro bat nintzela. Inork ez duela hori erabiliko.

    Ba bale, horrela gelditu behar.

  2. egilea: Luistxo

    Gariren tituluko galdera bera etorri zait burura. Ze, nork eskaintzen du RSSrik hemen? Euskal Herriko hedabideetan, Goienak bakarrik Goiena.net-en bidez. RSS soilaz ari naiz, testuzkoaz.

    Podcastingaren kontua, bestalde, gauza interesgarriak munduan. Blinkx ireki berri dute: testu bihurtzen du bideo emanaldien eta podcastingetako ahotsa (ingelesez), eta bilatzailea eraiki haren gainean. BBCren testuzko feedak, aldiz, ahots eta podcasting (robotiko samarra, noski) bihurtu ditu Rebotcast proiektuak, BBCren babesarekin.

    SER-i dagokionez, faltan botatzen dut nik harpidetzeko aukeratuko nuke podcasting-a: Iñaki Gabilondoren goizeko 7.00etako 10-15 minutuko iruzkin editoriala.

  3. arantzabal egilea: Iban Arantzabal

    Ez dut uste Goiena atzera geratzen den horietakoa denik. Dena den, Garik atera duena komentario tonto horretatik… puf! Hitz arraro horretan aipatzen denetako bat ni naizela uste dut eta puf! Esan dezadan, lehenengotik, oso garrantzitsua iruditzen zaidala irratia rss bidez emate hori. Ez irratia bakarrik. Hori komentatu zenean bideoa emateaz ere jardun genuen, Goienak berak gaia aterata.

    Irratia zer den, norena den, nola dagoen… luze joko luke azaltzea. Joxe, zuk jakingo duzu agian, baina Garik ez daki. Baleki, ez luke komentariotxo hori egingo.

    Gu ari gara eskaintzen RSSa goiena.net . Aurreratu xamar daukagu egunero-egunero bideo bi ikusi ahal izatea Internet bidez. Ia lehenengo probak egiten ditugun uztail erdi ingururako. Proiektuak aurrera ateratzeko, normalean, gauza oso garrantzitsu bat behar izaten da, dirua. CS-koek beraiek lagunduta, baditugu ideiak, teknologia, ekimena… horiek denetatik hobeto gaude dirutik baino. Ze pena Internet ez izatea diru iturri… Hala ere, egon lasai, ahalik eta zerbitzu onena ematen saiatzen gara eta ez dugu galduko trena zebitzu hobea eman badezakegu. Gure plan estrategikoan garrantzia handia du Internetek, eta beraz baita RSS-ek ere.

  4. egilea: Joxe Aranzabal

    Badakizu, Iban, zurekin munduko azken bazterrera ere joango nintzatekeela, eta zuk badiozu Goiena ez dela atzean gertuko kontu horietan, nik sinesten dizut. Eta pozten naiz, gainera zu hain sendo ikusita horien guztien gainean. Eutsi goiari!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude