Landak

Asteburu hau Landetan igaro dugu, Le Vieux Port izeneko kanpinean. Berez Messanges herrian dago kanpina, baina askoz ere hurbilago Vieux Boucau herritik. Hamahiru lagun izan gara han, zortzi pertsona larri, eta bost neska-mutiko, tartean, noski, Miren alaba eta bere laguntxoak.

Bi etxetxo alokatu genituen kanpinean, egurrezkoak, eta, nola eguraldia zoragarria izan den, primeran ibili gara denok, gaztetxoak batez ere: igerilekuan, hondartzan, katamixarrak harrapatzen, untxiak zelatatzen…, dibertimendu asko izan dute. Larriok ere, antzerako parezido. Indarberrituta itzuli gara, ematen du-eta astebete egin dugula etxetik kanpo.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

6 erantzun Landak-ri

  1. Joxe, nik hamabost urte daroadaz Landetara joaten. Molietsen igaroten dodaz nire udako oporrak. Messanges oso herri polita da eta Vieux Boucau udaran jendez beteta egoten da. Landetako ondartzak zoragarriak dira, eguraldiak laguntzen badau. Kutsadura eza eta lasaitasuna ere oso eskergarriak dira Landetara urreratzen diran guztientzat.

  2. egilea: Joxe Aranzabal

    Aupa, Felix! Gu ere sasoi batean sarri joaten ginen, bizikletak aldean hartuta, eta iristen ginen, baita Molietseraino ere. Leku lasaia dira Landak, eta euskaldun mordoa joaten gara hara lasaitasun bila. Asteburu honetan ere, euskara dezente entzun dugu bazterretan.

  3. egilea: Luistxo

    Blogari euskaldunak landetara joaten dira. Hemen pare bat, Sanjoanetatik ihesi Sylvamar kanpinean Labenne-Ocean-en, Baionatik geru.

    Flickr-eko nire kontuaren estreinaldia ere bada argazki hauena. Baina ez dut asmatu oraindik erabiltzaile izena ager dadin URL-ean…

  4. egilea: Joxe Aranzabal

    Oso argazki politak, Luistxo. Sartu naiz zuk eskainitako loturan, eta ikusi dut tremendo pasatu zenutela, batez ere txikitxoek. Guri ere berdin gertatu zitzaigun. Deba ibarretik pare bat ordura.

  5. egilea: aiora

    Aupa!
    abenduko zubian Landetara eskapadatxo bat egitekotan nago, baina aurkitu ditudan kanping guztietan abenduan beteta daudela esaten du, edo egutegian abenduan oporretan daudela dirudi? ba al dakizue abenduan oporrak hartzen dituzten edo zerbait? eskertuko nuke zuen laguntza!

  6. Joxe Aranzabal egilea: Joxe Aranzabal

    Aupa, Aiora! 2005etik ez gara Landetan izan, eta ez daukat ideiarik ere sasoi honetan zelan dauden bertako kanpinak. Gu beti izan gara udan. Sentitzen dut ezin lagundu izana. Ea telefonoz deituta konpontzen zaren. Besarkada bat.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude