Nik egin nuen linfoma diagnostikatu zidatenean, eta konturatzen naiz nire inguruan jendeak ere horixe egiten duela: Internetera jo informazioa jasotzeko osasunari buruz. Hala ere, ez nuen uste Internet hain agudo bihurtuko zenik hedabiderik fidagarriena osasunaren gaineko informazioa bilatzeko orduan. Baina horrela da: Nielsen/Net/Ratings enpresak orain kaleratu ditu zenbait datu AEBetan, eta hor dio:
- Kontsumitzaileen %42k uste osoa dute Interneten, osasunari buruzko informazioa bilatzerakoan. Bestelako medioetan, berriz (telebista, irratia, egunkariak eta aldizkariak) medio horietan konfiantza askoz ere txikiagoa da: %16.
- Kontsumitzaileen %85ek bi webgunetan edo gehiagotan begiratzen dute osasunari buruzko informazioa jasotzeko.
- Erantzun zutenen artean, %65ek esan zuten ohitura dutela Internet kontsultatzeko, bai medikuarengana joan aurretik, eta baita ondoren ere.
Eta Interneten, nora jotzen du jendeak? Batez ere dio estudio horrek gai jakinak lantzen dituzten lekuetara (minbizia, bihotzekoak, Alzheimer ), osasun zerbitzuen hornitzaileetara, gobernuen webgunetara eta enpresa farmazeutikoen webguneetara.
Hortaz zabalago jakin nahi duenak, hemen
egin dezake klik.