- Atzo iritsi zitzaidan berri bat Argiaren Harian, eta aipatzen zituen “Lourdes Oñederra”:http://www.armiarma.com/zaldiero/087.htm idazle eta irakaslearen hitz batzuk, *Diario de Noticias de Álava* egunkarian esandakoak:
- Erabat nago filmak jatorrizko bertsioan eta azpitituluekin ikustearen alde, eta uste dut gure umeak lehenbailehen ohitzea litzatekeela onena, azken batean ohitura kontua baita neurri handi batean (
) (Urtzi Urrutikoetxeak) arrazoi osoz azpimarratzen zuen nola filmak bikoizteko grina hau Espainiako kontua zen
Eta nik diot, ozenegi hitz egiteko era espainiarrean, ba ote da zerikusirik kanpoko filmak beti bikoiztearekin?
Goitik behera sinatzen ditut nik ere hitz horiek, nahiz ez dudan erantzunik azken galderarentzat. Beste herrialde batzuetan ibili naizenean Holandan edo Israelen, kasu, han hori egiten zen, filmak jatorrizko bertsioan eman, azpitituluekin. Israelen, adibidez, filma ingelesez badago, azpitituluak joango dira hebraieraz eta arabieraz, bietan. Hemen, aldiz, ohitu egin gara espainiarren ohituretara, eta hortxe segitzen dugu, tematuta erabat, sistema zaharkitu eta garesti bati lotuta.
-
Estekak
-
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Marian Gallastegi(e)k Gogoangarria, ez historikoa bidalketan
- Marga Ibañez(e)k Gogoangarria, ez historikoa bidalketan
- Xabier(e)k Hogeita hamar urte berandu bidalketan
- Unai Bergaretxe Leibar(e)k Hogeita hamar urte berandu bidalketan
- Joxe Aranzabal(e)k Udalatx, ura eta atxa bidalketan
Artxiboak
- 2024(e)ko abendua
- 2024(e)ko apirila
- 2024(e)ko otsaila
- 2024(e)ko urtarrila
- 2023(e)ko urria
- 2023(e)ko iraila
- 2023(e)ko abuztua
- 2023(e)ko uztaila
- 2023(e)ko maiatza
- 2023(e)ko apirila
- 2023(e)ko martxoa
- 2023(e)ko otsaila
- 2023(e)ko urtarrila
- 2022(e)ko abendua
- 2022(e)ko azaroa
- 2022(e)ko urria
- 2022(e)ko iraila
- 2022(e)ko uztaila
- 2022(e)ko maiatza
- 2022(e)ko apirila
- 2022(e)ko martxoa
- 2022(e)ko otsaila
- 2021(e)ko azaroa
- 2021(e)ko urria
- 2021(e)ko uztaila
- 2021(e)ko ekaina
- 2021(e)ko apirila
- 2021(e)ko martxoa
- 2021(e)ko otsaila
- 2021(e)ko urtarrila
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko azaroa
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko apirila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko abuztua
- 2019(e)ko uztaila
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2019(e)ko otsaila
- 2019(e)ko urtarrila
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko abuztua
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko abuztua
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko abuztua
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko abendua
- 2007(e)ko azaroa
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
- 2007(e)ko abuztua
- 2007(e)ko uztaila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko apirila
- 2007(e)ko martxoa
- 2007(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urtarrila
- 2006(e)ko abendua
- 2006(e)ko azaroa
- 2006(e)ko urria
- 2006(e)ko iraila
- 2006(e)ko abuztua
- 2006(e)ko uztaila
- 2006(e)ko ekaina
- 2006(e)ko maiatza
- 2006(e)ko apirila
- 2006(e)ko martxoa
- 2006(e)ko otsaila
- 2006(e)ko urtarrila
- 2005(e)ko abendua
- 2005(e)ko azaroa
- 2005(e)ko urria
- 2005(e)ko iraila
- 2005(e)ko abuztua
- 2005(e)ko uztaila
- 2005(e)ko ekaina
- 2005(e)ko maiatza
- 2005(e)ko apirila
- 2005(e)ko martxoa
- 2005(e)ko otsaila
- 2005(e)ko urtarrila
- 2004(e)ko abendua
- 2004(e)ko azaroa
Meta
Ados nago, “Jaso ditzagun begiak Espainiatik harantzago”. Bikoiztearen joera ez da bakarrik Espainian gertatzen, gure “beste” auzokidean (baita Iparraldean ere noski), filmak eta telebistako serieak bikoizten dira. Italian ere bai. Baita Alemanian ere. Eta Suitzan eta Belgikan, hizkuntza berekoak direnez. Herrialde hauek bikoizketa industria indartsua dute, eta biztanleak ohituta daude honezkero. Beste herrialde batzuetan, Polonian adibidez, filme batzuk bikoiztuta (baina ahots bakar batek) eta beste batzuk azpitituluekin ikusten dituzte.
Nire iritzia: nik nahiago dut jatorrizko ahotsak entzun eta azpitituluak irakurri, batetik, aktoreen lana hobeto nabaritzeko, eta bestetik “belarria” egiteko (frantsesa eta ingelesarekin behintzat). Kasualitatea izan daiteke, baina filmeak bikoizten dituzten herrialdeetan (Espainia, Italia, Frantzia, Alemania) ingeles maila negargarria da, eta bikoizten ez duten ingurukoetan (Portugal, Herbehereak, Suedia…) askoz ere hobea. Eta gaur egun lanbide askotarako ingelesa ezinbestekoa dugu.
Israelen azpititulu bikoitzak gainera… Pentsa liteke pantaila asko ezabatzen duela horrek, baina nonbait haientzat normala da.
Badakit beste herrialde baten kasua: Estonia. Han ere film amerikarrak ingelesez doaz, eta azpititulu bikoitzak: errusieraz eta estonieraz. Lagun batek esana: balio gehigarria ere izan du horrek errusierazko elebakarrek independentzia egoera berrian (1991tik) estoniera hobetu dezaten, pantailan irakurrita…
Zurekin bat guztiz. Euskaraz eta gaztelaniaz azpitituluak.
Ni ez nago filmak bikoiztearen kontran. Oso positiboa iruditzen zait filmak bikoiztuta ematea, are gehiago, ez dakienak irakurtzen filma arazo gabe ikusteko aukera du. Azpitituluekin berriz arazo latz bat sortuko zitzaion ez baleki pelikularen hizkuntza ofiziala.
Neri asko pozten dit ikusteak etb 1ean euskarazko filmak. Beste gauza bat pelikula bera gustatu ala ez. Eta badakit Euskal Herriko bikoizketa nahiko pobrea dela, ahots guztiak berdinak direlako. Baina euskara modu horretan bultzatzea oso positiboa artu beharko genuke.
Pelikula originalak ere gustatzen zaizkit. Ni ez nago horren kontra.
Besterik gabe, agur bero bat.
Egia da pelikulak bikoiztu gabe emango balitzateke ikuslego potentziala asko jaitsiko litzatekeela, batez ere geure (euskal) gizartean, euskaraz alfabetatu gabe dagoen jendea kontutan izanda. Baina, asko jaitsiko al litzateke ETB1en ikuslegoa filmak (ez denak, batzuk, ordutegi aukeratuetan) azpitituludun jatorrizko bertsioan emitituko balitu? Negargarria da honezkero bere ikusle kopurua eta!
Eta behingoz Telelextoak duen aukerak erabili, geuk etxetik azpitituluak aktibatu ahal izateko (gorrentzako ezinbestekoa).
Ideia bat: ETB1 – filmea soinu Dualean (jatorrizko hizkuntza/euskara) eta azpitituluak euskaraz TXTaren bidez; saioa euskaraz bada, azpitituluak gazteleraz, jendeak ikas dezan; ETB2n gauza bera, gaztelerarekin.
EITB hasi beharko litzateke, bai, probak egiten, nahi izanez gero hasieran ordu eta saio jakin batzuetan, eta gero zabaltzen joan programazioa azpitituluak erabilita.
Bikoizketa espainiar ohitura da, eta?
Ni bikoizketarekin ados nago. Jendeak ez ditu pelikulak euskaraz ikusten nahi ez duelako. Bikoizketarena ez da arazoa.
Filmak azpititulatzearen alde nago, ez audientziak eraginda, beste arrazoi batzuengatik baizik:
Bide batez, gustatzen zaizkit zure kritikak, Telezaborra. Besarkada bat.
Ez soilik Holandan edo Israelen. Urrunagora joan barik, Portugalen ere hori egiten da, eta han ere jendearen ingeles-maila Espainia edo Euskal Herrikoa baino dezente hobea da. Ez da kasualitatea.
Dudarik gabe, Joxek emandako hiru arrazoi horiek nahikoa eta sobera dira azpitituluen alde egiteko.
Dena dela, ez dirudi ETBk bere jarrera aldatuko duenik. Duela egun batzuk, Berrian, elkarrizketa egin zioten Joselu Blanco ETBko programazio-buruari, eta besteak beste hauxe zioen:
“Zinema euskaraz ikusteko arazorik handiena ohitura da, eta sinesgarritasuna da lehen handicap-a. Ume eta gaztetxoentzako filmek biltzen dute ikusle gehien. Bikoizketa prozesua hobetzeko neurri batzuk hartzen ari gara”.
Hau da: bikoizketaren alde egiten jarraituko dute, itsu-mutu-gor.
“1.” hori azaltzen dan tokian, “2046” behar du, auskalo ze ari nintzen.
Aupa, Patxi, aspaldiko! Portatu zara, bai, igande batean horrelako erantzuna idazten. Mila esker.
Filmei dagokienez, kontua da ohitura hartzea. Herrialde batzuetan ohitu egin dira filmak azpitituluekin ikustera. Beste batzuetan, ordea, bikoiztuta.
Egia da era bakoitzak alde onak dituela, eta ez hain onak. Niri, berriz, iruditzen zait garaia dela atzerriko filmak bertsio originalean entzuteko, azpitituluen laguntzarekin. Gehiago irabaziko genuke etxola global honetan. Besarkada bat.
Nire ustez aukera onena jatorrizko bertsioarena da, azpitituluekin. Nire blogean (anpulubila), euskarazko azpitituluak sortzeko proposamena luzatu nuen orain dela dexente (blog nahiko ezezaguna denez, seguraski oso jende gutxik irakurri du idatzitakoa).
Hurrengo ikasturterako zerbait egiten hasiko naiz. Halere, azpitituluak egiaztatzeko eta hizkuntzak menperatzen dituen jendea ere beharko litzateke. Eta noski, denbora behar denez lan hau egiteko, jende gehiago.
Jendea beharko da, baina kostuak askoz ere txikiagoak izango lirateke.