Seth Godinek hautsak harrotu ditu bere azken artikuluetako batekin, Amildegi digital berria, non azaltzen baitu nola sortzen ari den amildegi gero eta handiagoa teknofiloen eta gainerako jendearen artean. Teknofiloei digerati dietzen die Seth Godinek. Digerati hitz konposatua da digital eta literati, eta esan nahi du alfabetatua edo jantzia kontu digitaletan. Hor sartzen dira ordenagailu zientzilari ezagunak, teknika idazleak eta blogari ezagunak.
Godinek dioenez, orain urte batzuk aipatzen zenean amildegi digitala, horrek esan nahi zuen batzuek, aberatsek, sarbidea izango zutela Internetera, eta hortik etorriko zitzaiela lana eta dirua, eta ikasteko aukerak. Gainerakoak, berriz, hortik kanpo geratuko ziren. Hori zela eta, kableatu egin ziren AEBetako eskola guztiak, inork gal ez zezan aukera hori.
Aukera kontua
Gaur egun, ostera, beste amildegi digital bat sortu da. Sarea inoiz baino indartsuago dago, eta lau haizeetara zabaltzen da. Eta giro horretan, blogariak beraiek baitira aitzindari ideiak barreiatzen ari dira sareak eskaintzen dizkien erremintak baliatuta.
Beraz, orain amildegiaren alde batean edo bestean egotea aukera kontua da, ez zirkunstantzien ondorio, lehen izaten zen bezala. Norberak hautatu beharko du Microsoftek jotzen duen musikan egingo duen dantza, edo ausartuko den beste irtenbide batzuk probatzen, eta aurrera egiten.