Atzo ezusteko itzela eman zidan autoak. Etxera bidean nintzen. Kanpoan euria, eta ni ohi baino polikiago Kanpazar igoten. Erraustegi ondoko bihurgunean sartu nintzenean, gurpilak noraezean sentitu nituen. 40ra-edo nindoan, eta beribila justu-justu nire bidetik. Auto bat jaisten, eta ni ezker-eskuin, trastoa menderatu arte. Arnasa barik geratu nintzen. Eta “Oñatiko istripuaz”:http://www.goiena.net/Debagoiena/News/1114066853 gogoratu. Gaur bertan, fakultatera bidean, garajean geratuko naiz, gurpilak aztertzera.
Oñatiar guztiei, eta bereziki hildakoen familiartekoei, besarkada handi bat.
Kaixo, Joxe:
blogean sarritan sartu banaiz ere, kotxearena irakurrita lehenengo aldiz zeozer erantzutea erabaki dut. Pasatu duzuna aintzat hartuta, kontuz, txo, autoak menderatzen gaitu eta!
Arrazoi duzu, Kepa. Ordu asko egiten ditugu bolantean, eta errepideak bete-bete eginda daude. Zaindu beharra dugu.
Eskerrik asko arduragatik. Besarkada bat.