Atzo egun berezia izan genuen HUHEZIn, Euskadi Irratiaren talde bat Eskoriatzara etorri baitzen, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultatera. Literatura Astearen azken eguna zen, eta, hori zela eta, han agertu ziren Arratsaldekoa saioko kideak, Arantxa Iturbe, Tere Beloki eta Nekane Peñagarikano.
Goizeko ekitaldia grabatu egin zuten, non ikasleek poesia errezitatu, abestu eta testuak irakurri zituzten, eta arratsaldean irratsaioa bera zuzenean egin, denon aurrean.
Guretzat festa moduko bat izan zen ikustea nola egiten zuten programa: ikasleen irakurraldiak eta abestiak, JJren ateraldiak, Arantza Ozaetaren iritziak Literatura Astearen gainean, Jon Sarasuaren iritziak Infokom karrerari buruz eta batez ere aurkezleen beraien naturaltasuna eta profesionaltasuna. Azken orduan Jaime Otamendi gehitu zitzaien, ostiralero egiten duen moduan, eta hark ere erakutsi komunikatzaile petoa dela. Esandakoa, festa bat.
Azken zatia harrapatu nian, eta gusto handiz entzun. Hala ere, bitxikeria: esatari eta berbalagunen artean apenas inor zen donostiarra eta, hala ere, abentura giroa hartu nioan saioari. Probintziara irtetzea oraindik abentura baita askorentzat.