Egun hauetan Literatura Astea egiten ari da HUHEZIn, Eskoriatzan. Literatura eta Bidaia da aurtengo mintzagaia. Beharbada Jon Arretxek ez zuen asmatu bere aurkezpenaren formatuarekin: diapositibak eta musika uztartu zituen, baina erritmo eta bizitasun gutxirekin.
Berriz, herenegun Anjel Lertxundirren bertsiorik onena ikusi genuen: sekulako bidaia antolatu zigun, literatura bidaia, eta horrek bai, eskaini zigun plano mordoa bidaia hori irakurtzeko: aipuak, pasadizoak, idazkuntza , sekulako lana hartu zuen hura prestatzen, baina bihotzetik eskertu genion hara bildu ginen guztiok. Eta atzo, beste horrenbeste. Harkaitz Canok oso gosari xarmangarria eskaini zigun, diamanterik gabea, baina erakargarria oso, New York maite dugunontzat.
Gure gozamenaren atzean, baina, pertsona baten lan izugarria dago. Arantza Ozaetak Erroma eta Santiago astindu ditu urtean zehar idazle horiek ekartzeko HUHEZIra. Berari zor diogu egun hauetan hartzen ari garen atsegina. Bihotz-bihotzez maite du Arantzak literatura, eta orain zazpi urte erabaki zuen horrelako Literatura Asteak antolatzea urtero. Eta lortu du gure paraje hauetan beste inork lortu ez duena: enpresa pribatuek ordaintzea Literatura Astearen faktura.
Lankide dut Arantza, eta bihotzez eskertu nahi diot hartu duen lana, eta egin digun oparia.
… eta guapa gainera!
Argazki hoberik ez dago? Aupa Arantza!