Udaberria

Gaur goizean Eskoriatzara iritsi naizenean, hotz egiten zuen fakultateko aparkalekuan: – 2ºC. Zerua, berriz, garbi, eta, han gainean, Kurtzebarri, zuri-zuri. Automobiletik irten eta birigarroaren txioketak hartu nau, alai eta luze. Aurrera egin eta harnasa hartu dut. Eta orduan gogoratu naiz udaberriaz. Datorren seinale ote?

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

Erantzun bat Udaberria bidalketan

  1. egilea: asier

    Gaur goizean, lanera bidean. -2º C. Zerua garbi garbi. Lanera heltzean, motorra laga eta han: birigarroa kantari, alai eta luze.

    Zurekin gogoratu naiz Joxe.

    Badatorrela!

    Badatorrela bai, udaberria.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude