Atzo arte ez nuen jakin izan eztabaida luzatu dela Anjel Lertxundi eta Jose Luis Lizundiaren artean, lehenak idatzitako zutabe baten harira. Irakurria nuen zutabea, eta baita Lizundiaren lehen erantzuna, baina ez atzetik etorri ziren beste biak. Atzo arte.
Egia esan, irakurri nuenean Lizundiaren lehen erantzun hori, pentsatu nuen harrosko zetorrela euskaltzaina. Ez zuen, bada, salatu Lertxundi, oriotarra asko ezagutzen ez dituen gaietan sartzen zelako? Bigarren artikuluari, berriz, beste tonu bat dario, baina gurasokeria puntu batekin.
Niri ere, ez dut blogik irakurtzeko astirik esanda, hasi zait azaltzen ez dakit noizko erabakia, aurrekariak garbi izan ditzadan. Eskertzen diot Lizundiari ahalegina, baina Euskaltzaindiaren erabakiak gorabehera, nik garbi daukat Mondragoen jaio nintzela, horrela deitzen diotela nire gurasoek, horrela sentitzen dudala nik, eta horrela segituko dudala deitzen, nahiz eta onartzen dudan Arrasate ere hor dagoela.
Argi jagok ez dagoela izenak ikuspuntu filologiko batetik bakarrik aztertzerik