Hilabetekako artxiboa: otsaila 2005

Orbea

Joan den astean Mallabian izan ginen, Orbea enpresa bisitatzen, Humanitateak-Enpresako ikasle batek han egingo baitu karrera amaierako proiektua. Orbeak bizikletak egiten ditu. Era guztietako txirrinduak. Harrituta geratu nintzen, entzun nuenean Orbeak orain 160 urte sortu zela, Eibarren. Artean, baina, arma … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 3 erantzun

Patxitrapero

Egunero harritzen nau Patxitraperok bere blogean. Sekulako etorria du, irudimena, eta idazteko erraztasuna. Berari esker, Urretxuko eta Zumarragako pertsonaia askoren berri dugu. Atzoko mezuan, adibidez, Maite Berasategi eta Joxe Jauregi elbarri kementsuen kasua kontatu zigun, berriemaile askok beretzat nahiko luketen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 erantzun

Skype

Herenegun, jakin bezain laster eskuragai zegoela Skype programa mac-entzat (aurretik beta bertsio bat zegoen), jaitsi eta instalatu egin nuen. Atzo, berriz, estreinatu. Jon Larrañagak deitu zidan Milwaukee-tik, gure lobak, eta ordu erdi-edo egin genuen telefonoz hitz egiten, xoxik ere ordaindu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Erantzuna 1

Egutegi elektronikoak

Asteburu honetan hainbat proba egin ditut iCal egutegi elektronikoarekin. Konturatu naiz aukera dudala programa horrekin nahi adina egutegi egiteko: praktika eta proiektuen gainean, fakultateko lan egutegia, ospitalera egin beharreko hitzorduena… Ohartu naiz, halaber, egutegi bat partekatu egin daitekeela beste lagun … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 erantzun

Ama

Gure amak 88 urte bete ditu orain dela gutxi. Hori dela-eta, gaur familia bazkari bat egingo dugu amaren omenez. Hemezortzi lagun elkartuko gara Esteñibar baserrian, Elorrion, amak izugarri gozatzen baitu baserri giroa. Jende asko gara, eta horrelako bazkari bat prestatzeak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Erantzun

Ni Mondragoen jaio nintzen

Goiena.net-en irakurri dut Euskaltzaindiak ez duela onartu Mondragoe izena Gipuzkoako Herri Izendegian. Orain urte dezente, ostera, Arrasate eta Mondragoe, biak, onartu zituen euskal izen jatortzat. Egia esan, Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeak erabaki hura hartu zuenean, mondragoetarron artean askoz ere erabiliagoa zen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 3 erantzun

Geek euskaldun bat

Gari Araolaza lagun eibartarrak bloga estreinatu du, Teknosexua. Anjel Lertxundik idatzitako zutabe batek akuilatuta aukeratu zuen blogaren izena. Eta zutabe hartan aipatzen zen iPoden iragarkietako estetika erabili du bloga janzteko, baina bere silueta erabilita horretarako. Efektua oso polita da. Gari … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Erantzuna 1

Pruden

Hau bolada eskasa! Atzo Pruden Arratibel laguna hil zen. Antza denez, ospitalean zegoela miaketa medikua egiten, bihotzekoak eman, eta gorpu geratu zen, medikuek-eta ezer egin ezinik. Hitzaro programan lankide izan ginen Pruden eta biok, Euskal Telebistan. Han denetik egiten zuen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Erantzun

Ivan Noble hil da

Ivan Noble astelehenean hil zen, 37 urte zituela. Alarguna eta bi seme-alaba utzi ditu. Ivan Noble kazetaria zen BBCn, eta hango albiste zerbitzuetan idazten zuen zientziaz eta teknologiaz. 2002an tumor bat aurkitu zioten buruan, eta harrezkero bere blogean idatzi zituen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 5 erantzun