Oihana Elorza

Joan den ostiralean Goiena Telebistan izan nintzen, saio bat grabatzen.

Oihana Elorzak egin zidan elkarrizketa, Ilunpean saioan. Zuetariko
gehienek ezagutuko duzue Oihana, garai batean Bertatik Bertara saioan
ibili baitzen Andoni Aizpururekin batera. Oñatiarra da, eta sekulako
naturaltasuna dauka kameraren aurrean. Gainera, euskalkian zein batuaz,
primeran moldatzen da.

Ordu erdiko solasaldia bukatuta, argazki batzuk atera zizkidan,
Goienkarian erabiltzeko, Debagoiena ibarreko astekarian. Eta horren
ondoren, elkarrizketa labur bat grabatu irratirako. Hiru ordu
laurdenean, telebista, papera eta irratia landu zituen, erabateko
naturaltasunez. Eta irribarrea galdu barik.

Handik irten nintzenean, esan nion neure buruari: horra hor kazetari
multimedia, bai baitakit Interneten ere oso eroso moldatzen dela
Oihana. Zorionak!

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

Erantzun bat Oihana Elorza bidalketan

  1. egilea: eneko

    Aupa Joxe,

    Hiru ordu laurdenean, telebista, papera eta irratia, erabateko naturaltasunez, landuko zituen Ohiana Elorzak, seguru.

    Baina, zoritxarrez Debagoienatik kanpo bizi garenontzat ez zuen landu Interneten 🙂 . Behintzat ez dut ikusi Goiena.net -en

    Beno, hobetzeko kritika bezala hartu, izugarrizko lana egiten ari da Goiena Interneten, eta horren froga argia blogen atal berria da..

    Zorionak Goiena, zorionak Joxe!

    eta arratsalderarte Elorrion!

Utzi erantzuna eneko(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude