Hurbiltzen ari dira aurkezpen egunak, eta gero eta sentiberago sentitzen dut neure burua: herenegun telebistaren aurreran hitz egin nuen, Postdata saiorako, eta une batez isildu behar izan nintzen, begiak bustita; atzo Mezulari irratsaioan egin nuen berba, Euskadi Irratian, eta beldurrak egon nintzen, hasi aurretik, beste horrenbeste gertatuko ote zen. Gaur ere ordu erdiko elkarrizketa daukat Goiena Telebistan, eta ardura horrek jaten nau.
Egun hauetan, eta lau aurkezpenak igaro arte, Aupa Joxe! saioak egingo ditut aspaldi lagata nituen, animoa hartu eta aurrera egiteko.
Borroka gogorragoak pasatu dituzu zuk. Aupa Joxe, animo!
Mamuari ateak iriki dizkiozu.Behar beharrezkoak ditugu holako testigantzak. Minbizia, gaixotasun mentala dela eta abar; estigma apurtzeko.
Zorionak Joxe!
22an elkar ikusiko dugu.
Aurrera bolie!
Ze pena!, Postdata ez nuen ikusi. Irratikoa ere ez nuen entzun, baina lagun batek eman zidan horren berri. Asteartean, gutxienez, Mondragoen egon gura nuke aurkezpenean. Eta joaterik ez badut, espirituz han izango naiz.
Nire desiorik onenak, Joxe, eta besarkada bero-bero bat.