Liburua, otsailerako

Azken orduko zuzenketak egin, azala erabaki, eta azalarekin batera joango diren testuak osatuta, nire liburua —Medikuak esan dit minbizia dudala— prest dago, eta datorren astelehenean moldiztegira joango da.

Atzo iluntzean Xabier Mendiguren Elizegik deitu zidan, editoreak, eta esan zidan liburua aurkeztuko dela otsailean; uste baino hilabete lehenago, beraz. Hiru aurkezpen egingo dira: lehenengo biak —Donostian eta Arrasaten— egun berean; eta hirugarrena, bi egun geroago, Elorrion. Datozen egunetan zehaztuko dugu gehiago.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

Erantzun bat Liburua, otsailerako bidalketan

  1. egilea: Jon Larrañaga

    Animo Joxe!!! Oso animatuta gaituzu liburuarekin; argazkia behintzat benetan gustatu jat. Besarkada bat!

Utzi erantzuna Jon Larrañaga(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude