Hilabetekako artxiboa: abendua 2004

Gaztelurrutia

Beñat Gaztelurrutiaren aita hil da. Beñat bera entzunez ezagutzen dut, eta hedabideetan ikusita, baina hurbiletik jarraitu dut haren aitaren gaixotasuna. Izan ere, ni gaixotu eta laster jakin nuen Angel ere Galdakaora eraman zutela, hura ere minbizi mota batek jota. Eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

OAI: produktu interesgarria

Atzo izan nintzen Durangon, baina ez liburu eta disko artean. Nahiago izan nuen aurkezpen batera joan. Izan ere, arratsaldeko 18:30ean CodeSyntax enpresak eta Deli taldeak aurkeztu zuten OAI, produktu bat oso baliagarria argitaletxe eta liburutegientzat. Luistxo Fernandezek, Josu Azpillagak eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Muturreko ederra

Eguerdiko ordu bata bost gutxi izango ziren, atzo azokara iritsi nintzenean. Jende asko, eta bero handia. Bego eta Miren alde batetik abiatu ziren, eta ni bestetik. Ramon anaiarekin egin nuen topo, eta harekin batera hasi nintzen han eta hemen kuxkuseatzen. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Arnedillotik Durangora

Atzo ere Durangon izan ginen, baina Arnedilloko lagun batzuekin joanda, ikus zezaten bertatik bertara Durangoko Azoka. Arratsaldeko 18:00etan iritsi ginen, eta denbora gutxi egin genuen Landakon; nahikoa, hala ere, gure lagunak harri eta zur irten zitezen: “Etorri egin behar da … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Txillardegi

Atzo iluntzean Durangon izan nintzen, Txillardegiri egindako omenaldian. Jende ugari, aurpegi ezagunak eta giro alaia ikusi nuen. Ekitaldia bera kuriosoa izan zen, ondo antolatua eta hobeto eramana. Txillardegi pozik ikusi nuen, akaso apur bat gainezka hainbeste jende atenditu beharrarekin, baina … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Euskara ofizial Espainian?

Herenegun Juan Jose Ibarretxek eskatu zuen euskara ofiziala izatea Espainian, Europako Batasunean ofiziala izan aurretik, Espainian ofiziala izatea. Eskariak kontraesan gordinean ezartzen ditu espainiar asko. Izan ere, haientzat Hego Euskal Herria Espainia da eta, beraz, euskara Espainiako kulturaren ondarea. Baina … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Gaztelumendi

Patxi Gaztelumendik blog pertsonal bat sortu du, Gaztelumendi, eta hemendik aurrera, hortxe isuriko ditu bere hausnarketak eta iritziak. Patxi aspaldi dabil Interneten, Indymedian batez ere, nahiz eta nik Sustatun ezagutu nuen. Euskadi Irratian ere hitz egiten du teknologiaz. Ongi etorri, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 3 iruzkin

Egunkariako auzipetuak

Gaur nire gogoa Madrilera doa, Euskaldunon Egunkariako auzipetuengana. Besarkadarik beroena Txema Auzmendi, Xabier Oleaga, Martxelo Otamendi, Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria eta Pello Zubiriari.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

e-gor blog

Igor Leturia mondragoetarrak blog bat sortu du, e-gor blog, eta hor batez ere idatziko du komikien gainean eta informatikari buruz, horiek dira-eta bere zaletasunik handienak. Igorrek eibar.org -en plataforma erabili du bloga egiteko. Ongi etorri, Igor!

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Gure aita abadea da, eta zer?

Elkar argitaletxeak bilduma bat du, Eta Zer? izenekoa, zoragarria nire ustez. Etxean zazpi ale baditugu, baina gehiago ere uste dut badirela. Guri behintzat, izugarri gustatzen zaizkigu liburu hauek, zortzi urtetik gorako neska-mutikoentzat eginak. Liburu bakoitzean jorratzen da arlo bat, problematikoa … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina