Goizero lanera natorrela, bereziki gozatzen dut arbolen kolore zoragarriak ikusita. Pinuen monotoniaz landa, han-hemenka begiztatzen ditut zuhaitz multikoloreak: bihurgune estuan, pasadan ikusten dudan herriaren erdiko muinoan, fabrika erraldoiaren ondoan, kanposantuaren aurrealdean…
Sasoi honetan horrek ematen dit poza, eta azaleratzen du denok barruan dugun poeta kaskarra. Horrelakoetan Xabier Lizardiz gogoratzen naiz, nola ospatu zituen urtaroak.
Arrazoia, farolari (ala farolero ? 😉 ) Niri gehien gustatzen zaidan ingurunea da Gasteizera goazela Gatzaga pasatutakoa, Landa aldera iritsi arte. Lehen trenbidea zegoen alde hori zoragarria izaten da garai hauetan. Zaila izaten da hala ere, behar den denbora hartu, argazki makina aldean izatea eta bide bazterrean geldituta argazkia ateratzea. Oso blog polita daukazu!
Aupa, Gari: Ongi etorri Farora. Nik badut beste leku bat, oso gustukoa: Urkiola ingurua, Otxandiotik abiatuta. Inguru hori da kolore sinfonia bat. Egin aproba.