Etiketaren artxiboa: galdakaoko_ospitalea

Begi horiek…

Atzo Galdakaoko Ospitalean izan nintzen, okulistarenean. Handik irtendakoan, nire beste medikuarengana joan nintzen, Jesus Ojanguren hematologoa, eta honek barrez hartu ninduen, begiak hori-hori nituelako. “Ekatzu tableta, oraingoan neuk aterako dizut-eta argazkia, zuk ere ikus dezazun zer itxura duzun”. Eta argazki … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Erantzun

Jesus Ojanguren nire medikuarekin

Txiripa hutsa izan zen: atzo, irailak 12, hitzordua nuen Jesus Ojanguren nire medikuarekin Galdakaoko Ospitalean, justu hamar urte bete zirenean elkar ezagutu genuela, 2002ko irailaren 12an berak esan baitzidan minbizia nuela. Hori zela-eta, argazki bat atera genuen, urteurrena gogoratzeko. Behin … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Erantzuna 1

Tronbosiaren arrazoia

Joan den urtarrilean bigarren aldiz izan nuen tronbosi bat ezker hankan. Harrezkero, hainbat analisi egin didate jakiteko zerk eragiten didan tronbosia, baina erantzun garbirik ez. Atzo arte. Osasun azterketa eginda, medikuak aipatu zidan nire kasuan posible dela 2003an egin zidaten … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | Erantzun

Oraindik ere galtzarekin segitu behar

Atzo iluntzerako banuen esperantza txiki bat, kardiologoak barruko galtza betiko kentzeko esanez gero, galtza bera sutara botako nuela, San Joan bezpera zela aprobetxatuta. Baina, oraingoz, ezin izango dut desio hori bete. Goizean Galdakaoko Ospitalean izan nintzen —bertan igaro nuen goiz … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Erantzun

Ordezko medikuarekin ere, primeran

Atzo Galdakaoko Ospitalean izan nintzen, kontrol arrunta egiteko. Jesus Ojanguren nire ohiko medikua ez zegoen kontsultan, Josune erizainak esan zidanez, atzo bertan hil zitzaion-eta ama. Berria entzunda, nik ere pena hartu nuen, imajinatzen bainuen zelan sentituko zen Jesus. Haren ordez, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Erantzun