Ikasle baten balentria

Hemezortzi urteko ingeles ikasle batek, Nik Haleyk, iragarki bat sortu zuen iPod Touch musika irakurgailuaren gainean, eta ipini zuen YouTuben. Erantzun asko jaso zituen, eta onak. Antza denez, Appleko norbaitek ere ikusi zuen iragarkia. Applek berehala erabaki omen zuen iragarki hori bera erabiliko zuela telebista kanpaina batean. Beraz, ikaslea Los Angelesera eraman, eta han grabatu zuten berriz ere iragarkia, baina bereizmen handian. Atzo ziren ematekoa, futbol amerrikarreko World serieak aprobetxatuta.

Ikasgaiak
Wired agerkariaren iritziz, guk denok, eta gure ikasleek ere bai, badugu zer ikasirik kasu honetatik:

  • Ondo aukeratu musika. Nik Haleyk Brasilgo talde baten abesti bat erabili du, CSS, eta deitzen da “Music Is My Hot Hot Sex”. Esan liteke letra iPodzale amorratu batek egina dela. Gainera, abestiak badu ezaugarri aproposik YouTuberako: erritmo errepikatua + neska abeslari azentuduna + sexu aipamen etengabeak.
  • Ez gastatu produkzioan. Kamerarik ere ez duzu behar. Haleyk sortu zuen bideo hori Applen webgunetik hartutako bideo klipak erabilita.
  • Maitasun akritikoa. Enpresa baten arreta bereganatzeko eraginkorragoa da enpresaren produktuei maitasun akritikoa erakustea, gutun bat bidaltzea baino iradokizunak egiten.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude