Zorionak Bittor Hidalgori

Atzo eguerdian amarenean irakurri nuen DV egunkarian Bittor Hidalgo irakaslearen gutuna, eskerrak emanez bere emazte ohiari eta lagundu dioten guztiei, burruka luze baten ondoren, lortu baitu bere semeen zaintza partekatua. Ni ere poztu naiz Bittorrengatik eta bere familiarengatik, inork ez baitu merezi haiek igaro behar izan duten egoera latza. Zorionak, beraz, eta profitatu!

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

Erantzun bat Zorionak Bittor Hidalgori-ri

  1. egilea: Bittor

    Eskerrik asko, benetan, oraindik ere. Gaur topatu diat halabeharrez hire iruzkin hau, eta poztu nauk, eta eskertzen diat.

    Bere garaian oso gustura irakurri nian hire gaixotasuna gaindetze bidearen liburua. Hire beste zenbait kontu txikiago ere bai

    Ni ondo nebilek, semeekin ere bai, jainkoei eskerrak, eta espero diat hi ere ondo ibiltzea, gerra ematen ere segitzeko.

    Ondo izan

    Bittor

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude