Etiketaren artxiboa: oporrak

Urteko gailurra, Vancouver

Gezurra dirudi, 365 egun joan dira urtea hasi zenetik, eta dagoeneko zahartu egin zaigu. Badoa. Zerbait gogoratu beharko banu 2009 zahar honetatik, zalantza barik izango litzateke udan Vancouverren igaro genuen denbora. Hogeita sei urte ziren Vanouver utzi genuenetik. Orduan bi … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

2009ko udan irakurritakoak

Udako oporrak aproposak dira, oso, irakurtzeko, eta nik ere horixe egin dut aurten, ahal izan dudanean. Hona hemen irakurritakoen zerrenda: The Twitter Book. Tim O’Reilly & Sarah Milstein. Los hombres que no amaban a las mujeres. Stieg Larsson. Etxe hutsean. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 2 iruzkin

Agur 2008-2009 ikasturteari

Gaur da gure azken laneguna HUHEZIn, zeren bihar ikasturte amaierako txangoa izango baitugu, aurten Elorriora. Ikasturte betea izan da, baina ona, besteak beste gure karrerari, Ikus-entzunezko komunikazioa, perspektiba berriak irekitzen ari baitzaizkio, sendotzen ari den neurrian. Azken ukituak eman beharko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Bukatu da, akabo

Bukatu dira, bai, oporrak. Ondo ibili gara, lasai, apur bat bidaiatuz eta asko irakurriz. Abuztuaren erdi aldean, ostera, hazizurriak izan ditut, paperak. Eskuin masaila handitu zitzaidan apur bat, belarri aurrea, seguruenik nire tratamenduak eraginda. Hala ere, nahiko oharkabean pasatu ditut, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Arandigoien

Aste honetan hiru egun igaro ditugu Arandigoienen, Nafarroan. Villatuerta ondoan dago Arandigoien, Lizarratik lau bat kilometrora. Gauak Arandigoien ostatuan egin ditugu. Egunez, berriz, Villatuertako igerilekura edo Lizarrara joan gara, gure lagunekin batera. Egun politak izan dira, beroak eta lasaiak.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Lau egun Leonen

Abuztuaren 7tik atzo arte Leonen izan gara, eta han bisitatu ditugu Leon hiriburua, Astorga eta Castrillo de los Polvazares. Denbora gehien Leon hiriburuan egin genuen, gustura, Leon oso ederra delako, batez ere alde zaharra. Katedralak harritu egin gintuen, hain da-eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Oporretan

Bai, joan den osteguna ezkero oporretan nago: berandu jaiki, goiz erdian kafesne bat hartu Xaranean, John le Carré idazlearen azken eleberria irakurri, Tourra ikusi… Horrela hasi ditut oporrok, lasai. Aurrerago izango dut hori baino lan ganorazkoagorik, baina hori etorriko da. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina