Atzo iluntzean lagun handi bat galdu nuen: Jotxo Larrañaga, azkoitiarra bera, Oñatin bizi zena. Joan den hilean transplante bat egin zioten Donostian, baina ezin izan du gainditu.
1963an ezagutu genuen elkar Saturrarango seminarioan, biok 11 urte genituela. Zazpi urtez elkarrekin ibili ginen, lehenengo Saturrararen eta gero Donostian, seminarioa utzi eta gure bideak banatu ziren arte. Harrezkero, tarteka izan gara, han edo hemen, eta aldi guztietan, berehala sartzen ginen konbertsazioan, beti elkarrekin izan bagina moduan, halakoxea baitzen nerabezaroa elkarrekin bizi izandako loturaren indarra.
Sanprubusean
Azkenengoz ekainaren 11n elkartu ginen, Elorregi auzoan —Arrasate, Oñati eta Bergara artean—, eta bertan hiru bat ordu egin genuen kontu-kontari Sanprubusaren magalean, kafea hartu bitartean.
Honetaz eta hartaz hitz egin genuen, seminarioko kontuez, irakurtzen ari ginen azken lanez…, baina batez ere bere gaixotasunaz eta egitekoa zuen transplanteaz. Galdera dezente ekarri zituen niretzat, jakin gura zuen-eta 2003an zelan bizi izan nuen hezur-muinaren transplantea. Besarkada bero batekin agurtu genuen elkar, batak besteari desiorik onenak opatuta. Pozik itzuli ginen etxera.
Harrezkero whatssapez izan gara harremanetan. Eta whatssapez agurtu genuen elkar, orain astebete. Haren heriotzaren berri ere leku beretik iritsi zitzaidan atzo iluntzean.
Jotxorekin, gure bizitzako zati bat joan zaigu, baina bizi garen bitartean, gure gogoan iraungo du.
Benetan lagun aparta! Gustukua, hitz jario haundikua. Komunikabide empresan ezagutu giñen, hamabots bat urtiatan. Ondoren, utzi egin zuen irakasle izateko EHUn. Jubilatu zenean, pozez gaiñezka zebilen furgoneta erosita bidaian ibiltzeko. Maiatza inguan niri esan barik, ez nezan arduratu edo, andreari kontatu zion arazo larria zeukala.
Julixuan elkar izan giñen kontu kontari Amarako tren geltokiko kafetegi batian, bere gaixotasunaz kontatuz aldi berian.
Harrezkero, whatsapp-ez, estu samar somatzen nuen zebilela, baiña beti erantzun xumea zeukan. Oiñ, Diziembrian, urte bukaera dela eta, kontauta neukan idazteko lerro batzuk notizi pozgarriaren bat entzuteko, zapatu honetan jaso nuen arte zoritxarra.
Ezagutu dugunok beti izango da gure artian bizirik. Dolumiñak Mila andreari.
GB