Orain 13 urte hasi nintzenetik urtez urte irakurritako liburuak kalkulu orri batean sailkatzen, 2019koa izan da oparoenetakoa irakurketari dagokionez. Zerbait nabarmentzekotan, iaz katalanez hasi nintzela irakurtzen, eta oso gutxi irakurri dudala formatu digitalean.
Horra, bada, iazko uzta:
- Fantasmas de hielo. La épica búsqueda de la expedición Franklin, Paul Watson (Península, 2017)
- Jenis Joplin, Uxue Alberdi (Susa, 2017)
- Carlos Garaikoetxea. Lider bat lehendakari, Elixabete Garmendia (Berria, Elkar, Jakin, 2018)
- El cuaderno del Nobel, José Saramago (Alfaguara, 2018)
- Honetara ezkero, Arantxa Iturbe (Susa, 2017)
- Brief Answers to the Big Questions, Stephen Hawking (John Murray Publishers, 2018)
- Bizitzea ez al da oso arriskutsua? Joseba Sarrionandia (Pamiela, 2018)
- Malkoak lur antzuan, Toti Martínez de Lezea (Erein, 2018)
- Bihotz handiegia, Eider Rodriguez (Susa, 2017)
- Negutegia, Ixiar Rozas (Pamiela, 2006)
- Idazleen gorputzak, Eider Rodriguez (Lisipe, 2019)
- Henry Bengoa Inventarium, Bernardo Atxaga (Pamiela, 2004)
- Kontrako eztarritik, Uxue Alberdi (Lisipe, 2019)
- Pizti poemak eta beste xomorro batzuk, Leire Bilbao & Maite Mutuberria (Pamiela, 2016)
- Xomorro poemak eta beste piztia batzuk, Leire Bilbao & Maite Mutuberria (Pamiela, 2016)
- Altsasu. El caso Alsasua, Aitor Agirrezabal & Aritz Intxusta (Txalaparta, 2018)
- Somos lo q hablamos: El poder terapéutico de hablar y hablarnos, Luis Rojas Marcos (Grijalbo, 2019)
- Ikasle Israelen, Imanol Berriatua (Euskaltzaindia, 1982)
- Esteban Urkiaga Lauaxeta. El nuevo Odiseo, Jon Kortazar Uriarte (Memoria de Bilbao. Bilbogileak, 2018)
- Urtain, Juan Cavestany (Nordica Teatro, 2019)
- Benito Cereno, Herman Melville (Nordica Libros, 2019)
- Raúl Guerra Garrido 2019, Askoren artean (Erein, 2019)
- Un verano con Homero, Sylvain Tesson (Taurus, 2019)
- 21 lecciones para el siglo XXI, Yuval Noah Harari (Debate. 2018)
- The Holy or The Broken: Leonard Cohen, Jeff Buckley &… Alan Light (Atria Paperback, 2012)
- The New Girl, Daniel Silva (Harper, 2019)
- Ho tornarem a fer, Jordi Cuixart (Ara Llibres, 2019)
- Txikiaren handitasuna literaturan, Mariasun Landa (Erein, 2018)
- Josep Pla y Miguel Delibes. El escritor y su territorio, Xavier Pla & Francisco Fuster (Silex Universidad, 2018)
- Kale estua, Josep Pla (Igela, 2017)
- 1.362 km euri, Garazi Goia & Goizalde Landabaso (Elkar Lekuko, 2019)
- Souvenir, Castillo Suarez (Elkar Poesia, 2008)
- Kamisoi zuri zetazkoa, Alain Agirre & Sara Morante (Erein, 2018)
- Sapiens. Gizadiaren historia labur bat, Yuval Noah Harari (Elkar, 2019)
- Moio, Kattalin Miner (Elkar Lekuko, 2019)
- Yo estoy vivo y vosotros estáis muertos (…) Philip K. Dick, Emmanuel Carrère (Anagrama, 1993)
- Pep’s City: The Making of a Superteam, Lu Martin & Pol Ballus (BackPage & Polaris, 2019)
- Hezurren erretura, Miren Agur Meabe (Susa, 2019)
- Afrikanerrak, Eneko Barberena (Elkar, 2019)
- Obertura republicana. Catalunya, després del nacionalisme, Enric Marín, Joan M. Tresserras (Pòrtic, 2019)
- Els fets de l’1 d’Octubre, Josep-Lluis Carod-Rovira, etc. (Pagès editors, 2018)
- Miñan, Amets Arzallus & Ibrahima Balde (Susa, 2019)
Guztira 42 liburu izan dira. Generoen arabera, horrela sailkatzen dira: saioak (17), nobelak (7), kazetaritza (5), narrazioak (4), poesia (3), etabar, beste zenbait liburu zailak dira-eta sailkatzen.
Hizkuntzei begiratuta, gehienak euskaraz irakurri ditut (23). Atzerago etorri dira gaztelaniaz irakurritakoak (11), ingelesez (4) eta katalanez (3). Aurten hauxe izan dut berritasunik handiena, katalanez hasi naizela irakurtzen; eta, egia esan, nahiko ondo konpondu naiz.
Eta formatuari dagokionez, bakarrik 4 leitu ditut formatu digitalean; gainerako guztiak, paperean.