Joan den larunbatean, urriak 5, azken mahats-batzea egin genuen Esteñibar baserrian, Elorrion. Egun gogoangarria izan zen, festa handia, gogora ekarri ziguna bertan orain 24 urte egin genuen etxe-sartze alai hura. Orduan bezala, larunbatean ere hantxe ginen Irizar eta Aranzabal familiak, baita beste lagun asko ere, urte hauetan egin diren mahats-batzeetan parte hartu dutenak: guztira 60 bat lagun.
Lana goiz partean egin genuen, uste baino eguraldi hobearekin, eguzkipean egin genuen-eta beharrik handiena, bezperan pentsa ezina zirudien zerbait. Ohi bezala, hamaiketakoak eten zuen jarduera, trikitixaren soinuak lagunduta.
Bazkaldu, berriz, lainope egin genuen, ezin hobeto, epel eta gozo. Bertan erretako bildotsa izan zen jakirik preziatuena. Eta orduan etorri zen Fatima arrebari antolatutako festa, atzeratuta baigenuen erretiroa hartu duela ospatzea. Fatima bera hunkituta zegoen, eta halaxe gu ere, asko zor diogu-eta Estañibarko señoriari. Musika ez zen falta izan, hantxe izan zen-eta, betiko legez, Itziarko Irizar familia, oraingo honetan Arrasateko gaiteroek lagunduta, ahaztu barik, noski, Alan Griffin albokari aparta.
Gure historia partikularrean gordeko dugun eguna. Eskerrik asko Fatima, eta mila esker Mikel!
Itzela polita eguna eta itzela polita Fatimari egindako sorpresa: bertso hunkigarriak, familiakoen dantza elegante eta Esteñibarko señoria betiko legez, dotore! Barru zein kanpo, dotore! Mila esker danoi! Eutsi Fatimak esandakoari: GORA BIZITZA!