Kezkatuta baldin bazaude Facebook-ek partekatu ote dituen zure datuak Cambridge Analytica enpresarekin, orain aukera duzu jakiteko horrela den edo ez. Horretarako pauso hauek eman behar dituzu:
- Joan Facebookera.
- Sartu bertan zure izenarekin, alegia egin Sign In.
- Idatzi zure nabigatzailearen URLan: www.facebook/help eta sakatu enter.
- Facebooken bertan, idatzi bilatzailean, lupan: Cambridge Analytica.
- Klik egin aukera honetan: “How can I tell if my info was shared with Cambridge Analytica?”
- Emaitza koadro batean agertuko zaizu, goiko nirea bezalakoa.
Neuk ere egin dut aproba, eta Facebookek esan dit “nire Facebookeko informazioa ez dela partekatu Cambridge Analytics-ekin, ‘This is Your Digital Life’ aplikazioaren bidez”.
Hortaz, hori badakit. Aitzitik, ideiarik ere ez dut beste norekin partekatu duen nire informazioa, horixe baita Facebooken negozio-modeloa.