Liburu bat ona, film bat eskasa

Azken asteotan liburu bat irakurri eta film bat ikusi dut, gai beraren inguruan: Stefan Zweig idazle austriarra. Lehena bikaina iruditu zait; bigarrena, aldiz, eskasa.

Liburua

Liburua da The Impossible Exile. Stefan Zweig at the End of the World, George Prochnik idazle estatubatuarrarena. Zweig bezala, Prochniken gurasoak juduak ziren, eta Austriatik egin zuten ihes AEBetara, naziengandik ihesi. Horregatik, egileak aztertzen du exilioak Zweigengan eta beste iheslarirengan eragindako hausturak zenbateraino eraman zuen idazle austriarra bere buruaz beste egitera. Horrekin batera, ikertzen du gerra arteko Vienako giroa, liluragarria alde batetik, baina ikaragarria bestetik, bertan naziek sekulako izua eragin baitzuten. Liburua oso ondo idatzita dago, eta laguntzen digu hobeto ulertzen Zweig eta bere mundua.

Pelikula

Liburua amaitu berritan, kasualitatea, aukera izan dut ikusteko Stefan Zweig: Farewell to Europe pelikula, kontatzen duena idazle austriarraren exilioa. Baina ez zait gustatu, eskematikoegia iruditu baitzait. Bakarrik salbatuko nuke filmaren azken zatia, non erakusten baitira suizidioaren ondorengo irudiak, modu sotil eta originalean, armairu zahar bateko ispilu bat erabilita.

Kategoria: Zweig Etiketak , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude