Bizipoza euripean

 

Euskaratu berri dut “Singin’ in the Rain” film musikala. Oso pelikula ona iruditu zait, eta musikal aparta. Umorea du, ikusgarritasuna, musika zoragarria… eta oso ondo kontatzen du zine-industriaren trantsizioa zine mututik mintzatura.

Numero bat azpimarratu behar izanez gero, aukeratuko nuke filmari izena ematen diona, “Euripean kantatzen”, Gene Kellyk kantatu eta dantzatua. Ez dakit zenbat bider ikusi dudan numero hori, denetan loriatan, hain da-eta biribila.

Geroago jakin dut Gene Kelly gaixorik zegoela, 39ºko sukarrarekin, hori filmatu zutenean. Are eta meritu handiagoa, ez zaio-eta bat ere igartzen. Kontrara, “Singin’ in the Rain” izan baitaiteke bizipozaren adibidea.

Ahal baduzue, ikusi, eta gozatu. Azpitituluak.com proiektuan daukazue.

Kategoria: Zinea Etiketak , , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude