Japandroids taldearen 3. diskoa

David Prowse (bateria eta ahotsa) eta Brian King (gitarra eta ahotsa), Japandroids taldeko kideak.

David Prowse (bateria eta ahotsa) eta Brian King (gitarra eta ahotsa), Japandroids taldeko kideak.

Japandroids rock-punk taldea itzuli egin da. Joan den astean kaleratu zuten hirugarren diskoa, “Near To The Wild Heart Of Life”, beste diskoetxe batekin (Anti-), eta denbora gehiago eginda bai abestiak idazten eta baita berauek grabatzen. Hala ere, taldearen ezaugarri nagusiak hortxe daude disko honetan ere: sinpletasuna eta adrenalina hutsa.

Kontuan izanda 2009tik 2013ra bitartean taldeak 500 bat kontzertu eman zituela 44 herrialdetan, ez da harritzekoa taldekideek —bi: Brian King eta David Prowse— hiru urteko atsedena hartu izana, bakoitza bere kontuetan murgilduta. Baina Kanadako mutilak musikazale handiak dira, eta 2016ko erdialdean, berriro elkartu eta lanean hasi ziren, denboraz hori bai, hirugarren diskoa prestatzeko.

Urtarrilaren 27an kaleratu zen diskoa, baina ordurako Gaztea irratiak hainbat aldiz eman zuen disko horretako abesti bat edo beste. Gure etxean hurbiletik jarraitzen diogu Japandroids taldeari, gure aspaldiko harremanagatik Prowse familiarekin, eta izugarri poztu gara ikusita orain Vancouverko taldeak baduela sarrera bat euskarazko Wikipedian.

Kritikak

Plazaratu bezain laster, Japandroids taldearen hirugarren disko honek oihartzun zabala izan du Ipar Ameriketako hedabideetan. Hona hemen hiru adibide

Kategoria: Musika Etiketak , , , , , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude