Sagasti berri, sagasti zuri…

423803470_13551453838201946917

Bego Larrañaga eta Fatima Aranzabal Esteñibar baserrian, Elorrion.

Atzo Esteñibar baserrian izan ginen, hemen Elorrion, eta begietarako festa izan genuen, udaberria bete-betean ageri da-eta.

Sagarrondoak, adibidez, pinporta zuriz jantzita ageri ziren. Egoera ezin hobea argazki bat egiteko Bego eta Fatimarekin. Eta gogoan Antton Valverde abeslariaren ahotsa Xabier Lizardi poetaren Urte giroak ene begian kantatzen, bereziki ahapaldi hau:

Sagasti berri, sagasti zuri,

inguma-atsegintokia irudi,

elurte arian geldia!

Ezin urtuzko txingor ugari,

azpi gizenean duk nabari

zelai-bitxizko loredia…

Kategoria: Esteñibar Etiketak , , , , , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude