Gaur hilabete jarri nuela nire azken liburu digitala, Jon Salaberri, hiesdunen aldeko ekintzailea, sarean eta doan. Harrezkero, 272 lagunek eskuratu dute liburuaren ale bana, hiru formatutan: epub, mobi eta pdf.
Ondorioak
- Kontuan izanda liburua doakoa dela eta ez dudala horrelako beste aurrekariren berririk euskarazko liburugintzan, esango nuke hilabetean 272 ale jaitsi izana ez dagoela bat ere gaizki.
- Niri dagokidanez, lehen bi asteetan mugitu nuen gaia sare sozialetan (Twitter, Facebook eta G+), baina gero utzi egin nuen promozioa, jendea ez aspertzearren. Hori igarri egin da, harrezkero hazkundea askoz ere motelagoa izan baita.
- Hasieran ez nuen eskaini pdf formatua, baina 10 lagunek eskatu zidatenean, erabaki nuen hori ere eskaintzea. Harrezkero 35 lagun gehiagok jaitsi dute formatu horretan.