Maritxu kajoiren inguruko negozioak

Maritxu

Denek pasatzen dute ondo: argazkilariak eta herritarrek (Argazkia: Goiena)

Goiena Komunikazio Taldeak oso ondo aprobetxatzen du Maritxu Kajoi festa bere burua nabarmendu eta dirua egiteko. Horretarako, Photo Call izeneko eskaintza erabiltzen du, aprobetxatuta, gainera, guztion gogoa hedabideetan agertzeko, izarrak telebistan nola.

Beharbada gauzak hemen deskribatuko ditudan baino konplikatuagoak izango dira, baina niri iruditzen zait, Goienak pauso hauek egiten dituela Maritxu Kajoi egunean negozioa antolatzeko:

  1. Aurretik, publizitatea kontratatzen du Debagoieneko enpresa eta dendarien artean.
  2. Arrasateko plazan, estudio ibiltari horietako bat jartzen du, eta bertan publizitatea dago, Goienarena eta besteena.
  3. Nahi duten taldeei argazkia egiten die, doan, gero sarean jartzeko konpromisoarekin. Talde gehienak, noski, sartu egiten dira eskaintzan.
  4. Jendea zoroen pare sartzen da Goiena.eus webgunean, argazkiak ikusteko.

Goienak, beraz, hainbat modutan irabazten du:

  • Dirua irabazten du publizitateagatik.
  • Trafikoa erakartzen du bere webgunera.
  • Indartu egiten du bere irudia herritarren artean, doako zerbitzu dibertigarria eskainita.
  • Sendotu egiten du bere marka bailarako enpresa eta dendarien artean.
Kategoria: Teknologia Etiketak , , , , , , , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude